Trantsizioa (1975-1985): Konstituzioa eta Gernikako Estatutua

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,82 KB

Trantsizioa (1975-1985): 1978ko Konstituzioa eta 1979ko Gernikako Estatutua

Francok, bere heriotzaren ondoren erregimena iraunarazteko asmoz, monarkia ezarri bazuen ere, ez zuen lortu. Horrela, Trantsizioa deritzon aldia hasi zen, eta 1982ra arte iraun zuen, alderdi sozialistak boterea eskuratu zuen arte.

  1. Monarkiaren ezarpena

    Gorteek Juan Carlos Borboikoa errege izendatu zuten. Adolfo Suárez jartzea gobernu buru erabaki zuten.

  2. Erreforma politikoa

    Adolfo Suarezek amnistia eman zuen eta oposizioko alderdi bakoitzarekin hitz egiten hasi zen.

  3. Hauteskunde Orokorrak

    Gobernuak Gorte berriak aukeratzeko hauteskundeetara deitu zuen. Hauteskundeak UCDk irabazi zituen.

  4. 1978ko Konstituzioa

    Aurreproiektu bat egin zen UCDrako. Testuak harrera ona izan zuen, Euskal Herrian izan ezik, bi zati bereizten dira:

    • Lehen zatiak, dogmatikoak, oinarrizko printzipioak definitu eta horiek beteko direla ziurtatzen du.
    • Bigarrenak, organikoak, konstituzioaren hiru gai nagusiak antolatzen ditu: eskubideak eta betebeharrak, erakundeak eta lurralde antolaketa.

    Eskubideei dagokienez, sufragio unibertsala eta norbanakoaren eskubideak eta askatasunak onartzen dira.

  5. Trantsizioa Euskal Herrian: Gernikako Estatutua

    Autonomia lortzeko prozesua 1978ko urtarrilean hasi zen Euskal Kontseilu Nagusia eratu zenean. Nafarroako parlamentariek ez zuten parte hartu nahi izan eta bere autonomia erregimen propioaren aldeko apustua egin zuten.

    Estatutu proiektua Gorteetan aurkeztu zuten. 1979ko urrian estatutuaren erreferenduma egin zen. Erdiak baino gehiagok estatutua onartu bazuen ere, abstentzioa beste erdiaren gehiengoa izan zen.

    1980an lehenengo hauteskunde autonomikoak ospatu ziren. EAJ nagusitu zen, eta EAJk osatu zuen diktadura ondoko lehen Eusko Jaurlaritza. Lehendakaria Karlos Garaikoetxea izan zen.

    Botere banaketa:
    • Monarkia: Estatuko eta armadako buruzagitza lana betetzen duena.
    • Parlamentua: Botere legegilea.
    • Gobernua: Botere betearazlea.
    • Auzitegi Konstituzionala: Botere judiziala.
  6. Estatu berriaren bilakaera

    Konstituzioa onartu ondoren, Gorteetarako hauteskundeak antolatu ziren. Hauteskunde haietan PSOEek lortu zuen gehiengoa, eta horrekin amaitutzat jotzen da Trantsizioa.

Entradas relacionadas: