Tributu-sistemaren oinarriak eta kudeaketa
Clasificado en Economía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,87 KB
Tributu motak
Tasak: Erakunde publiko bati ordaintzen den kantitatea, zerbitzu konkretu bat jasotzearen truke (helburu zuzenarekin).
Zergak: Administrazio publikoei ordaintzen zaizkie, helburu zuzenik gabe; diru hori zein zerbitzu edo helburutan inbertituko den ez da zehazten.
Zergak: Motak
1. Zuzenak
Diru-ahalmena kontuan hartzen dutenak:
- PFEZa: Lanetik, kapitaletik edo beste diru-sarrera batzuetatik errentak lortu dituzten pertsonek ordaintzen dute.
- SZa: Merkataritza-sozietateek ordaintzen dute, lortutako etekinen arabera.
- EJZa: Zerga zuzena eta erreala da; Espainiako lurraldean egiten diren enpresa-jarduerak, profesionalak edo artistikoak zergapetzen ditu.
- OHZa: Ibilgetu materialengatik ordaindu beharreko zerga.
- OZ: Tributu zuzena eta pertsonala da; pertsona fisikoen ondarea zergapetzen du (ondasun eta eskubide ekonomikoen multzoa).
2. Zeharkakoak
Diru-ahalmena kontuan hartzen ez dutenak:
- BEZa: Erositako ondasunen edo zerbitzuen balioaren ehunekoa da, azken kontsumitzaileak ordaintzen duena.
- Bereziak: Alkoholdun edariak, hidrokarburoak, tabakoa, elektrizitatea eta zenbait garraiobide.
Zerga-elementuak
- Zergapeko egitatea: Ordaindu behar izateko egindako ekintza (adibidez, ordenagailu bat erostea).
- Zerga-oinarria: Balioa (adibidez, 1000 €).
- Oinarri likidagarria: 1000 €.
- Zerga-tasa: % 21 (BEZaren ehunekoa).
- Zerga-kuota: Ordaindu beharrekoa (1000 + 210 = 1210 €).
- Zerga-zorra: 1210 €.
- Zergapekoa: Zergaduna (adibidez, ni).
- Subjektu pasiboa: Zergaduna (adibidez, ni).
Zergak eta gizartea
Zergak: Estatuak gastuei aurre egiteko dituen diru-sarrera garrantzitsuenak dira. Ekitatearen printzipioa oinarritzat hartu behar dute (berdintasuna eta errenta gizartean birbanatzea). Ordaintzea nahitaezkoa da; bestela, zerga-iruzurra litzateke. Iruzurrak kontrolatzeko, Ogasunak zerga-kontroleko urteko plana egiten du, batez ere arlo hauetan: 1. Ezkutuko ekonomia (faktura faltsuak), 2. Diru-sarreren ezkutapena (sozietatedun artistak eta kirolariak) eta 3. Paradisu fiskalak.
Bestelako kontzeptuak
MARKETINA. Merkatu-kuota: Sektore edo merkatuan enpresa batek hartzen duen salmenten portzentajea edo proportzioa.
GIZA BALIABIDEEN MOTIBAZIOA: Dirua, lan-harreman ona, etorkizunerako itxaropenak, lanaren aitorpena eta lankidetza.