Trikuarena bernardo atxaga

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,85 KB

BERNARDO ATXAGA-80ko hamarkadan Franco hil ostean, herri-mugimenduen indarren ondorioz, Espainian, zenbait aldaketa gertatu ziren: adierazpen eta bilera askatasuna, ikurrinaren legeztatzea eta amnistia... Hala ere, giro politikoa nahasia jarraitzen zuen. E.Hn bai politikan bai ekonomian egoera txarra zegoen: alderdien tirabirak, langabeziaren gorakada, lantegiak itxi... Kulturan aldiz, belaunali berritzaile batek literaturaren autonomia aldarrikatu zuen. Horrela bada, gizartea eraldatzeko tresna izatetik, literatura bera literatura egiteagatik izatera pasatu zen: tekniken garrantzi handiagoekin, idazkera automatikoarekin... Aldi berean, zenbait argitaletxe berri sortu ziren: Erein, Elkar... Gainera, euskararen aldeko jai eta ekintza erraldoiak antolatzen hasi ziren. Hala nola, korrika. Bestalde, Euskaltzaindiarekin itzultzaileen eskola sortu zen, itzulpen lanek gorakada eta arrakasta biziz. Geroago, euskarak EAEn ofizialtasuna eta Nafarroako alderdi batean koofizialtasuna lortu zuen. Horrela, euskara hezkuntza-sistema publikoan sartuz eta haur literaturaren urrezko garaia izanez. Honekin batera ere, euskarazko zinemagintza eta pop taldeak hedatuz joan ziren. Beraz, garairik oparoena izan zen. Modu honetan, normalizazioa lortuz. Hau da, irakaskuntza-maila guztietara iritsi zen, haur literaturaren urrezko garaia izan zen...Jose Irazu Garmendia jaiotza izenez Gipuzkoan jaio zen. Bilbon Ikasketak burutu eta banku batean hasi zen lan egiten. Zenbait aldizkariren sortzaile eta partaide izan zen.Bere lehenengo lanak poesian izan ziren. Idazle honekin baita ere aldaketa handia izan zuen euskal poesiak.Poesia sozialari, existentzialari eta sentimentalari uko egin zion. Bere lanetan irudien pilaketa eta bizitzako elementuak agertzen dira.Prosan baita ere mugak hautsi ziten Atxagak haur literatura idatzi zuen. Bere imaginazioa agertzen zen herri txiki bat asmatu zuen, Obabakoak, non hainbat liburu bete zituen bertan gertzen ziren hitorioak kontatuz. Liburu honengatik Espainiako Sari nazionala eman zioten.Bertako ipuin guztiak geografian bat datozten baina ez estiloan, eta batetik bestera alde handia dago. Gehitzekoa da erreferentzia kultuak dituela.Genero guztiak landu zituen, gazteentzat hainbat adibide dugu:Behi euskaldun baten memoriak, euskal herriaz gogoeta egiten du eta horretarako ironia erabiltzen du. Behi baten ikuspegitik egina dago eta duen errealtasuna Obabako girotik hurruntzen du. Ez dago Obabako herrian girotua.Gizona bere bakardadean, obraren gaia bakardadea da, Atxagak ez du gaia ez zuzenan lantzen ezta ikuspegi politikoarekin. Autorearen belaunaldiak bizi izandago giroa jasotzen saiatzen da.Zeru horiek, politikaren inguruko narrazio laburra da, bi egun irauten du. Atxagak unea aprobetxatzen du bakardadez galdeketa egiteko.Sara izeneko gizona, nobela hau batez ere historikoa da ironiaz eta politikoaren inguruan dihardu.Azkenik, Soinujolearen semearen obra daukagu, bertan obabara itzultzen da. Autoreak bere bitzitzako osagati autobiografikoak sartu zien Nobela honetan hizkuntza oso landua eraksten du, prosa oso atsegina, heldua eta orekatsua lortu du.

Entradas relacionadas: