Turismoa, Merkataritza eta Garraioa: Oinarrizko Kontzeptuak
Clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,18 KB
Turismo motak
- Eguzki eta hondartza turismoa: Garrantzitsuena da. Adibidez: Mediterraneoa, Karibea edo Kalifornia.
- Kultura-turismoa: Ondare arkitektonikoa duten hirietara. Adibidez: Paris, Praga, Venezia, Atenas.
- Landa-turismoa: Turismo berdea ere deitzen zaio, naturaz gozatzeko.
- Mendiko kirol-turismoa: Eskiarekin lotuta dago, batez ere Alpeetan.
- Negozio-turismoa: Feriak, enpresa-bilerak, erakusketak... Adibidez: New York.
- Abentura-turismoa: Parke tematikoak, rafting, trekking, eskalada...
Turismo herrialde hartzaile nagusiak
Pertsona kopuruagatik (milioi)
- Frantzia: 85
- AEB: 70
- Espainia: 61
- Txina: 56
Diru sarrerengatik (mila milioi $)
- Txina: 142
- AEB: 140
- Espainia: 60
- Frantzia: 56
Definizioak
Finantza-zerbitzuak
Bankuek familien aurrezkiak gordetzen dituzte eta enpresei eta pertsonei maileguak ematen dizkiete.
Finantza-sistema
Kapitala eta dirua eskaintzen dituzten erakundeak eta pertsonak dira.
Mass media (Hedabideak)
Jendeak masiboki erabiltzen dituen komunikabideak dira: posta, prentsa...
Enpresentzako zerbitzuak
Enpresek enpresatik kanpo kontratatzen dituzten zerbitzuak dira: marketina, diseinua...
Merkataritzaren garrantzia adierazten duten datuak
Barne merkataritza
Auzoko denda txiki asko desagertu dira, eta saltoki handiek gehiago saltzen dute.
Kanpo-merkataritza
Espainiako merkataritza-balantza negatiboa da, esportatzen duguna baino gehiago inportatzen dugulako.
Espainiako garraio-sarearen deskribapena
Lehorreko garraioa
Helburuak:
- Sistema erradiala gainditu, benetako sare bihurtzeko.
- Abiadura handiko trenak garatzea.
- Edukiera handiko errepideak bultzatzea.
- Europako herrialdeekin loturak erraztea.
Itsas garraioa
EBarekiko salerosketen erdia baino gehiago portuetatik igarotzen da.
Aireko garraioa
Prezioak jaitsi direnez, gero eta jende gehiagok erabiltzen duen garraio mota da.
Pentsatu eta erantzun
Salgaiak soilik trukatzen dira?
Ez, zerbitzuak ere trukatzen dira.
Zerbitzuak publikoak ala pribatuak dira?
Bietakoak izan daitezke.
Zer da merkataritza-bloke bat?
Herrialde batzuen arteko eremua da, non produktuek oztoporik gabe zirkulatzen duten.
Zer esan nahi du merkataritza-balantza positiboak?
Esportazioak > Inportazioak.
Zer abantaila ditu intermodalitateak garraioan?
Dirua eta denbora aurrezten dira, eta erosotasuna irabazten da.
Zer alde dago Merkataritza Libreko Eremuaren eta Aduana Batasunaren artean?
Merkataritza Libreko Eremuan produktuek libreki zirkulatzen dute. Aduana Batasunean, horrez gain, elkartutako herrialdeek batera erantzuten diete munduko beste herrialdeei, muga-zerga berdinak ezarriz.