Ugalketa Funtzioa eta Giza Ugaltze Aparatuak
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,66 KB
Ugalketa Funtzioaren Funtsezko Prozesuak
- Gametogenesia: Gametoak eratzeko prozesua da, gonada (organo espezializatu) deritzenetan gertatzen dena.
- Ernalketa: Bi gametoak elkartu eta zigotoa eratzeko prozesua da. Barneko prozesua da, emakumearen ugaltze-aparatuan gertatzen dena.
- Enbrioiaren garapena: Zelula zatitu eta zigotoko zelula kopurua handitzeko prozesua da, eta horren ondorioz, enbrioia sortzen da. Enbrioia hazi eta eraldatu egiten da fetu bihurtu arte.
- Erditzea: Haurra jaiotzeko prozesua da. Fetuak amaren sabelean hazten da eta jaioberria bizirik eta guztiz formatuta sortzen da.
- Garapena: Gorputza handitzeko prozesua da, zelula kopurua handitzearen eta zelulak heltzearen ondorioz gertatzen dena.
Gizonezkoen Ugaltze-Aparatua
Gizonezkoen ugaltze-aparatua honako organo hauek osatzen dute:
- Barrabilak: Gizonezkoen gonadak dira, eta espermatozoideak sortzen dituzte. Abdomeneko barrunbearen kanpoaldean daude, eskroto deritzon azal-tolestura batean. Han, tenperatura gorputzean baino 2ºC baxuagoa da.
- Zakila: Organo kopulatzailea da. Aurrealdea zabalagoa da (glande deritzona), eta prepuzio izeneko azal-tolestura batek estaltzen du. Barnealdea egitura arolek osatzen dute: odol-hodiak dilatatzen direnean, odolez betetzen dira eta zakila zut jartzen da (erektatzen da).
- Ugaltze-bideak: Espermatozoideek gorputzetik ateratzeko bidean ibiltzen dituzten hodiak dira: epididimoak, hodi deferenteak eta uretra.
- Guruin erantsiak: Substantziak jariatzen dituzte ugaltze-aparatuaren barruan. Hauek dira: semen-besikulak, prostata eta Cowper-en guruinak.
Emakumezkoen Ugaltze-Aparatua
Kanpoko Organo Genitalak (Bulba)
Bulba honako hauek osatzen dute:
- Baginako zuloa
- Ezpain handiak: Bi azal-tolestura iletsu dira, eta kanpoko gainerako genitalak estaltzen dituzte.
- Ezpain txikiak: Ezpain handien barruan dauden bi azal-tolestura dira.
- Klitoria: Organo zutikor txiki bat da, oso sentikorra nerbio-bukaera asko dituelako. Ezpain txikiek bat egiten duten tokian dago, aurrealdean.
Barneko Organo Genitalak
Obulutegiak eta ugaltze-bideak dira. Ugaltze-bideak gametoek ibiltzen dituzte:
- Obulutegiak
- Falopioren tronpak
- Umetokia
- Bagina
Ugatzak
Ugatzak ere emakumezkoen ugaltze-aparatua osatzen dute. Bi guruin dira, eta esnea sortzen dute haurra jaiotzen denean.