Ura puztua
Clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,79 KB
Bigarren kasuan, maila bakoitzean zenbat bizidun dauden adierazten digu piramideak. Ekoizlea, zuhaitza, oso tamaina handikoa denez, posible da honetaz elikatzen den kontsumitzaile kopurua handiagoa izatea. Hau gertatzen da, ekoizlea askoz handiagoa delako lehen mailako kontsumitzaileak baino.
Hirugarren piramideak, uretako ekosistema bat adierazten digu. Horrelako ekosistemetan gertatu ohi da, zenbait garaitan (ugaltze-garaian), kontsumitzaileen biomasa handiagoa izatea ekoizleena baino.
Lehen piramidea Energia-harremanen piramidea da. Ezinezkoa da ekoizleetan dagoen energia, kontsumitzaileetan dagoena baino txikiagoa izatea. Piramide hauek beti dute oinarri zabalagoa.
Ekosistema: leku jakin batean elkarrekin harremanetan dauden bizidunek eta haien inguruneak osatzen duten sistema funtzionala.
Faktore (alderdi) abiotikoak: ekosistemaren inguruneko baldintza fisiko (erliebea, tenperatura…) eta kimikoen (lurzoruaren azidotasuna, ura…) multzoa.
Populazioa: leku jakin batean bizi diren espezie bereko izakien multzoa.
Komunitatea=Biozenosia: leku jakin batean bizi diren espezie desberdineko izakien multzoa; hau da, populazioen multzoa.
Faktore biotikoak: ekosistema bateko bizidunak dira, hau da, bertako komunitatea edo biozenosia.
Biosfera: Lur planetako ekosistema guztien multzoa.
Habitata: komunitate biologiko batek okupatzen duen ingurunea; komunitate horrek bizitzeko behar dituen baldintza guztiak betetzen dituena.
Ekosistema bateko organismoen artean dauden erlazio trofikoak edo elikadura-erlazioak adierazteko erabiltzen diren grafikoak dira.