Uraren Propietate Biologikoak eta Biomolekulak
Clasificado en Química
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,55 KB
Uraren propietate biologikoak
Urak funtzio biologiko garrantzitsuak betetzen ditu:
- Garraiatzailea eta termorregulatzailea: Odolak larruazala berotu eta izerdia lurrundu egiten du gorputza hozteko. Likido organikoek gorputza berotu edo hozten dute.
- Termorregulazioa: Laku eta ozeano izoztuetan bizia egotea ahalbidetzen du.
- Disolbatzailea: Disolbatzaile gisa jokatzen du; substantzia ionikoak, polarrak eta molekula anfipatikoak disolbatzen ditu.
- Biokimikoa: Hainbat erreakziotan parte hartzen du.
- Propietate fisiko-kimikoak: Molekulen arteko kohesioa eta atxikidura, bero espezifiko handia, ahalmen disolbatzaile handia, 1kg/dm³-ko dentsitatea eta ionizatzeko joera ditu.
Zelulen oreka osmotikoa eta azido-base oreka
Oreka osmotikoa eta osmosia
Uretan disolbaturiko gatzek ur-molekulen mugimendua baldintzatzen dute mintz plasmatikoan zehar. Ur-molekulak kontzentrazio gutxieneko disoluziotik (hipotonikoa) kontzentrazio gehieneko disoluziora (hipertonikoa) pasatzen dira.
Dialisia eta difusioa
- Dialisia: Difusio selektiboa da; molekula txikiek soilik zeharkatzen dute mintza.
- Difusioa: Mintz iragazkorraren bidez, solutu-molekulek gradientearen alde pasatzen dira, energiarik behar izan gabe.
Oreka azido-basea
- Tanpoi fosfatoa: Zelula barneko pH-a erregulatzen du.
- Bikarbonatoa: Ingurune extrazelularra orekatzen du.
Substantzien disolbagarritasuna
- Substantzia ionikoak: Gatz mineralak dira, dipoloak. Katioien eta anioien artean tartekatzen dira, gatza guztiz bereiziz (solbatazio ionikoa).
- Polarrak: Glukosa bezalako substantziak dira; ura gai da substantzia polar ez-ionikoak disolbatzeko.
- Molekula anfipatikoak: Talde hidrofiloz (uretan disolbatzen diren zatiak) eta talde hidrofobikoz (uretan disolbatzen ez diren zatiak) osatuta daude.
Biomolekulak
Elementu primarioak
O, C, H, N, P, S. Ezaugarriak: elektronegatiboak dira, beste elementu kimikoekin erraz elkartzen dira eta lotura kobalente egonkorrak eratzen dituzte. Azpimarratzekoa da karbonoaren zenbaki atomikoa 6 dela.
Funtzioak
Biomolekulek funtzio energetikoa eta egiturazkoa betetzen dituzte. Elementu sekundarioek ere funtzio espezifikoak dituzte.