Urrea minerala

Clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,42 KB

Industria siderurgikoa

Paper guztiz garrantzitsua bete zuen industria siderurgikoak bizkaiko garapen ekonomikoan. Minerala saltzetik ateratako kapitala labe garaiak egitene berrinbertitzea jauzi handia izan zuen siderurgiak gora egiteko.


Bilboko itsasadarra izan zen prozesu honek behar zituen kapitalak eta meak zeuzkan gunea. Teknologia Ingalaterra edo Belgikatik ekarri zen eta merkatuak penintsula barnean egon ziren nagusiki.


1880. Urteen hasieran eraiki ziren siderurgia-multzo handienak: de las Rivasek San Francisco de Mudela sortu zuen, Txabarrik La Vizcaya eta Ibarra anaiek Altos Hornos de Bilbao. Etzebarria familiakoek sorturiko La Iberia izenekoarekin 1902an batu eta  Altos Hornos de Vizcaya Espainiako siderurgia multzo handiena eratu zuten 1902an. Hamarkadetan euskal siderurgiaren enppresa enblematikoa izan da, barruko merkatu babestuan nagusi.


 Ordutik aurrera, hazi egin zen burdina eta altzairu ekoizpena, eta kopuru handienak XX. Mende hasierako hamarraldietan lortu ziren.

Merkataritza jardunetik siderurgia garatzeko eta Bizkaiko industria osoa garatzeko behar zen kapitala atera zen; ontzioletako konpaniak, metalurgiako enpresa osagarriak, zementu-fabrikak eta meatzeak ustiatzeko azpiegituren instalazioetakoak. Burdin minerala esportatzeak emandako mozkinen %45 atzerriko enpresetera joan zela, gainerakoa Bizkaiko industria finantzatzen inbertitu zen. 

Entradas relacionadas: