Vatikanoko San Petri Enparantza: Berniniren Maisulana

Clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,94 KB

Hurbilketa historikoa

XVII. mendearen erdialdean eginiko lana da, Vatikanoko Basilikaren multzoari behar zuen bukaera emateko. Enkargu-gilea Alexandro VII.a Aita Santua izan zen. Egilea Bernini dugu, artegile polifazetikoa: arkitekto, eskultore eta pintorea. Bere artea botere handienen zerbitzura jarri zuen, besteak beste, lan hauek eginez: Vatikanoko San Petri Basilikaren Baldakinoa eta Lau Ibaien Iturria.

Arkitekturaren ezaugarriak

Barroko gortesaua landu zuen, maiestatua eta klasizista. Ezaugarri nagusiak:

  • Koloma eta pilastra erraldoiak.
  • Koloma salomondarrak eta kanoi-gangak.
  • Forma kurbatuak oinplanoetan eta fatxadetan.
  • Arkitektura, eskultura eta koloreen elkarlotzea.

Vatikanoko enparantzarekin helburu bikoitza bete nahi zen: espazio erabilgarria izatea (Aita Santuaren bedeinkapena jasotzeko) eta sinbolismo handiko espazioa sortzea (espazio bildua eta irekia).

Ezaugarri formalak

Oinplano eliptikoa dauka. Bi beso kurbadun dituen orden doriarreko kolomadia eraiki zen:

  • Beso bakoitzean 4 lerrotako koloma-ilarak daude.
  • Taulamenduaren gainean balaustrada bat dago, 162 estatua monumentalekin.
  • Plazaren erdian obelisko bat dago.

Kolomadia erraldoiak espazioa mugatu, inguratu eta bildu egiten du, prozesioetarako eta euritik babesteko gune estalia eratuz. Plazak, bere formagatik, bisitaria erdira bultzatzen du.

Esanahia, sinbologia eta balorazioa

Enparantzaren besoek Elizaren eta Aita Santuaren besoak sinbolizatzen dituzte, fededunak besarkatuz. Bestalde, forma eliptikoak Unibertsoaren forma irudika dezake. Berninik banan-banan diseinatu zituen estatuak, eta erdiko obeliskoa Kaligula enperadoreak jarritakoa da.

Berninik teatralismo handiko eszenatoki erraldoia eraiki zuen, Kontraerreforma katolikoaren propaganda egiteko.

Entradas relacionadas: