Vicente Blasco Ibañez: 'El Intruso' Eleberriko Pasartea - Meatzarien Egoera
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,28 KB
VICENTE BLASCO IBAÑEZEN EL INTRUSO ELEBERRIAREN PASARTEA
Aurrean dugun testua El intruso eleberriaren zati bat da, beraz testu narratibo-literario bat dela esan dezakegu. Vicente Blasco Ibañezek idatzia da, idazle, kazetari, politiko eta abokatu errepublikazalea.
Testuaren helburua Bizkaiko meategiko langileen egoera latza deskribatuz salaeketa egitea da, espainiarrek honen berri izan zezaten. 1904. urtean idatzi zen, Borboitarren Berrezarkuntza garaian (1875-1923), eta Alfontso XIII.aren erregetzan (1902-23). Garai hartan Antonio Canovas del Castilloren sistema politikoa zegoen indarrean. Horrez gain, industrializazioaren garaia izan zen, eta meatzariak bezalako langileek zeresan handia izan zuten. Valentzian argitaratu zen eleberria, bertan dioenagatik Enkanterrian idatzia egon litekeen arren.
Testuaren hasieran, jornalariak bizi ziren “peoien etxea” deskribatzen du. Honen jarraian, peoien, hau da, mea-langileen bizi-baldintza gogorrak deskribatzen ditu, garbitasun, elikagai eta espazio falta azpimarratuz. Azken paragrafoan, harrobietako eta enkarterrietako langileen arteko lan esparruko ezberdintasunak aipatzen dira. Idazleak dio enkarterrietako langileen eskulan ugaritasunak, eta etengabeko ordezkatzeak, oligarkei nahieran ibiltzeko aukera ematen ziela. Modu horretan, “lan hark merezi zituen eskubideak eskuratzea” zaila zela salatzen du.
Testua Garaian Kokatzeko:
Testua bere garaian kokatzeko 1874.ra egingo dugu atzera. Urte honen amaieran Alfontso XII.a errege izendatu zuten (1875-85), Borboitarren Berrezarkuntzari hasiera emanez (1875-1923). Garai honetan Antonio Canovas del Castillo izendatu zuten gobernuburu. Bere sistema politikoak lau oinarri zituen. Batetik, 76ko konstituzio kontserbadorea idatzi zuten. Gainera bipartidismoa ezarri zuten: liberalak (Praxedes Mateo Sagasta buru) eta kontserbadoreak (Canovas buru) soilik iritsi zitezkeen boterera. Eta txandakatze sistemaren bidez bi alderdi hauek soilik txandakatu zuten boterea Gainera, txandakatze hau bermatzeko jauntxokeria eman zen (iruzur elektorala jauntxoen eskutik). 1885an, Alfontso XII.a hil ostean, Maria Kristina Habsburgokoa emazte alargunak hartu zuen erretordetza (1885-1902).
XIX. Mendeko Industrializazioa eta Langileen Egoera:
Horrez gain, XIX. mendean industrializazio prozesua eman zen Europa osoan zehar. Espainian prozesu honetan gehien nabarmendu zen probintzietako bat Bizkaia izan zen (portua zekalako), bertan kalitate oneko burdin mea aurkitu zen, eta siderurgian oinarritutako industria asko garatu zen. Labe garaiek, burdinaren esportazioak, enkarterriek...lanpostu asko sortu zituzten, eta horrek immigrazio handia eragin zuen. Industria jabeak eta burgesia gero eta gehiago aberastu ziren, langileen baldintzak gero eta tamalgarriagoak ziren arren. Gehiegizko lan orduak ezartzen zituzten soldata baxuen truke, inongo eskubiderik ez zitzaien aitortzen langileei, ez eta alfabetatzeko aukerarik ere, eta baldintza eskasetan bizi ziren. 1902an Alfontso XIII.a (Maria Kristina eta Alfontso XII.aren semea) izendatu zuten errege (1902-1931). Canovasen sistema politikoak indarrean jaraitu zuen, industrializazioak ere aurrera egin zuen, eta industria-langileen egoera gero eta tamalgarriagoa zen. Horren adibide da testu honetan Blasco Ibañezek salatzen duen meatzarien bizimodua.
Testuaren Deskribapena eta Garrantzia:
Testuan, harrobietako langileei, afariei, loaldi deserosoe dagozkien deskripzioak aurkitzen ditugu. Langile ugarirentzat zuten etxebizitza oso txikiaz ere mintzo da, eta eraikin haren egoera kaskarraz: haizea sartzea galarazten ez zuten zirrikituak, sabai baxuak, etab. Lanak langileei eragindako nekea ere aipatzen du. Testuan jarrera errebindikatzailea nabarmena da, gauzak salatuz, hobekuntza bat lortu nahi direlako. Bestalde, langileen artean bi mota bereizten ditu: alde batetik, lurpeko lan gogorra egiten zutena meatzariak zeuden, maisutasuna behar zutenak; bestalde, enkarterrietan lan egiten zutenak, kanpoaldeko ustiaketa eginez. Bigarren lan honen itxurazko erraztasunak eta goseak bultzatuta, inora baino langile gehiago joaten ziren. Beraz, burgesek ez zuten arazorik protestak eta aldarrikapenak egiten zituztenak kaleratzeko. Hortaz, testuan ikusten dugun moduan, “zaila zen lan hark bere eskubideak eskuratzea”.
Langileen Erreakzioa eta Ondorioak:
Bidegabekeria guzti hauen aurrean, klase kontzientzia hartu zuten langileek. Ideia marxistak eta sozialistak hedatu ziren, eta hainbat geldialdi, manifestazio eta ekintza egin zituzten egoera salatu eta beren eskubideak defendatzeko. PSOE eta UGT bezalako taldeak garrantzi handikoak izan ziren.
Hainbat protesta eta grebaren ondorioz, haur eta emakumeen egoera hobetzea lortu zuten, eta 1914an laneguna bederatzi ordura jeitsi zen. Hego Euskal Herrian gaitu gabeko langile gehienak kanpotarrak ziren, eta euskal kultura galduko zen beldur euskal nazionalismoa sortu zuen Sabino Aranak (1990). Hala ere, langileen korrontea ez zen gelditu, eta euren arazoak kontuan izan zituen dotrinara afiliatu ziren, hau da, sozialismora.
Testuan deskribapen asko azaltzen direnez, oso ongi ulertzen da garai artako meatzarien baldintzak, beraz, egoera salatzeko testu aproposa iruditu zait. Garaia ongi ulertzen lagundu dit, eta ideiak txukun adierazita daudela uste dut, testua ulerterraza delarik.