Virgilio eta Lukano: Erromako Literatura Epikoa

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,04 KB

Virgilio: Erromako poeta gorena

Virgilio Mantuako herrixka batean jaio zen eta bere garaiko idazlerik gailenena bilakatu zen. Bere lan nagusien artean Bukolikak eta Georgikak daude. Geroago, Eneida idatzi zuen, baina hil baino lehen amaitzeko astirik ez zuenez, bere lagunek obra argitaratu zuten, bertso batzuekin osatuz.

Eneida: Obra epiko nagusia

Erromako obra epiko garrantzitsuena da; 12 liburuz eta 6.000 bertsoz osatua dago. Homeroren pausoak jarraitzen ditu:

  • Lehen zatia Odisearekin konpara daiteke.
  • Bigarren zatia Iliadarekin.

Lehen atalean Troiatik Italiarako bidaia kontatzen da; bigarrenean, Eneasek Italian izandako borrokak abesten ditu. Virgiliok, Mezenas eta Augustoren eraginpean, Erromaren goraipena eta jatorri mitologikoa lotu zituen, bide batez, Augusto eta bere familia laudatuz. Eneida minez eta grinaz beteriko obra da, pertsonaien psikologia sakon aztertzen duena.

Lukano: Bellum Civile-ren egilea

Kordoban jaioa, hasieran enperadorearen laguna izan zen, baina bere arrakasta poetikoa zela eta, Neron jeloskorrak Pisonen matxinadaren partaide gisa salatu eta hiltzera kondenatu zuen. Epigramak, Silvae poemak eta hainbat tragedia idatzi zituen, baina bere lan nagusia Bellum civile edo Pharsalia da.

Pharsalia: Ezaugarri nagusiak

10 liburuz eta 8.000 hexametroz osatua dago (hamargarrena amaitu gabea). Lukanok guda zibilaren ekintzak kronologikoki narratzen ditu. Gai historikoa aukeratuz, Homero eta Virgiliorengandik urrundu eta Nevio eta Ennio autoreengana hurbiltzen da.

Lukanoren obraren ezaugarri nagusiak:

  • Jainkoen deuseztapena: Jainkoak baztertu eta gizona ezartzen du ekintzen erantzule nagusi gisa.
  • Arrazionalismoa: Fenomenoak modu zientifikoan azaltzen ditu. Guda zibilaren zergatiak Zesar eta Ponpeioren handinahiak, aberastasun grina eta ustelkeria dira, ez jainkoen mendekua.

Entradas relacionadas: