XIX. Mendea Hego Euskal Herrian: Historia eta Bertsogintza

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,87 KB

XIX. mendea Hego Euskal Herrian

XIX. mendea Hego Euskal Herrian gerra, borroka eta altxamenduen sasoia izan zen.

Frantziako Iraultzaren ondorioak

  • Konbentzio Gerraren aurreko mendearen azken hamarkada.
  • Napoleon I.aren okupazio garaia.

Hirurteko Konstituzionala

  1. Monarkia absolutista baztertu eta Cadizen onartutako konstituzio liberala ezarri nahi izan zen Espainian. Porrota izan zen hasieran.
  2. Fernando VII.aren heriotzarekin liberalak agintera iritsi ziren, baina ez bakea: Lehen Karlistada (1833-1839).

Bergarako Besarkada

Euskal Herrian, foruen arazo konpongaitza zegoen pil-pilean, horrelako antolamendu politiko-administratiborik liberalek ez baitzuten nahi.

Industria Iraultza eta gizarte aldaketak

Industria Iraultzak Bizkaian eta Gipuzkoan ekarpen ugari izan zituen: lantegi eta komunikabide berriak (trenbideak) sortu ziren eta demografia hazi zen. Langileen mugimenduak eratu ziren. Eskola doakoa eta derrigorrezkoa bihurtu zen, baina gaztelania hutsean. Euskara hirietatik herrietara mugatu zen halabeharrez; hiriguneak Espainiatik etorritako langileez bete ziren eta euskal hizkuntzaren beherakada eta baztertze nabarmena gertatu zen.

Azken Karlistada (1872-1876)

Beste gerrate latz bat etorri zen: Azken Karlistada. Honen bukaerarekin foru guztiak ezabatu ziren.

Ondorio nagusiak

  • Idazleek hizkuntza eta kultura aldetik susperraldia bultzatu zuten. Egoerari erantzuteko alderdi politiko eta sindikatu berriak sortu ziren.
  • Eragileak gogotsu jardun arren, emaitzak hurrengo mendera arte ez ziren iritsi.

Hegoaldeko bertsogintza

Karlistaldi bietan bertsolarien hainbat kantapaper barreiatu zen, gerra bera kantagai zutela. Hainbat bertso eder ondu zituzten Hegoaldean. Badira hainbat bertsolari aipagarri:

  • Jose Maria Iparragirre: "Gernikako Arbola" da bere kanta esanguratsuena.
  • Eusebio Maria Azkue: "Parnasorako bidea" bilduma argitaratu zuen aitaren poemekin.
  • Felipe Arrese Beitia: Mende bukaerako bertsogile ezagunena. Bertso sorta onenaren saria eman zioten "Ama euskariari azken agurrak" poemarengatik.
  • Frantzisko Petrirena "Xenpelar": Errenteriarra da bertsolaririk ospetsuena. Nahiz eta mende bat baino gehiago igaro, herriak gogoan ditu haren bertsoak.
  • Indalezio Bizkarrondo "Bilintx": Donostiarrak bat-bateko bertsolarien neurri eta teknikak guztiz baztertu gabe, ukitu erromantikoagoa ematen die bertso sortei. Pasadizo alai eta irrigarriak sarri ageri dira haren poemetan, baina maitasun zapuztua du gairik kutunena: amodioarentzako erantzun egokirik aurkitzen ez duen maiteminduaren egoera etsia behin eta berriro errepikatzen zaigu Bilintxen obran.

Entradas relacionadas: