XIX. Mendeko Euskal Testuak: Euskaldun Batzokia eta La Lucha de Clases

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,2 KB

Euskaldun Batzokia

Testu juridikoa da, estatutuak eta artikuluak dituelako.

  • Egile indibiduala: Sabino Arana
  • Hartzaile kolektiboa: kide nazionalistak
  • Idazlekua eta data: Bilbon idatzi zen, 1894an
  • Garai historikoa: Errestaurazio garaian, ideiak zabaltzeko.

Estatutuetako puntu nagusiak:

  1. Batzokiaren helburua: Jaungoikoa eta Lege Zaharra defendatzen dituztenen batura.
  2. Bizkaiko elkarte nagusia sortzeko asmoa, Sabinoren estatutuak betez.
  3. Bizkaia katolikoa, erromatarra eta apostolikoa izan behar zuela.
  4. Foruak berreskuratzeko nahia, euskal familiekin, euskara hizkuntza ofizial izan zedin.
  5. Jaungoikoa eta Lege Zaharra batu nahi eta bide zirela.
  6. Jaungoikoa eta Lege Zaharraren bereizketa, Jaungoikoa gainetik jarriz.
  7. Sei lurralde euskaldunekin elkartuko zela Bizkaia, Euskalerria osatzeko.

Garai historikoa

Espainiar nazionalismoa hasi zen erregimen liberala ezarri ondoren. Euskal nazionalismoa XIX. mende bukaeran sortu zen, Sabinoren eskutik, foruen abolizioaren ondoren.

Hainbat gertakarik lagundu zioten Sabinori bere ideiak zabaltzen: Bizkaiko industrializazioak immigrazio asko ekarri zuen, euskal gizarte tradizionala eta erlijiosoa hautsiz. Horrek Sabinoren erreakzio antikapitalista sortu zuen, nekazal giroko gizarte kristauaren aldekoa.

Ideologia horren arabera, Bizkaiak nazio izateko beharrezko elementuak zituen (hizkuntza, kultura...). Foruak euskal lege nazionalak ziren, eta nazio guztiek independentzia eta askatasuna izan behar zuten. Jaungoikoa eta Lege Zaharra zen bere leloa (JELtzaleak).

Beharrezkoa zen alderdi politiko bat sortzea ideiak zabaltzeko. Sabinok publikoki lehen hitzaldia Larzabalen eman zuen 1883an. Urte horretan sortu zen lehen elkarte nazionalista, Euskaldun Batzokia. Handik sortu zen PNV-EAJ, diktaduran debekatua izan zena.

Garrantzi handia izan zuen euskal historian. Ideologia honi esker, EAJk hainbat gauza egin ditu Euskal Herriaren alde. Gaur egun jarraitzaile asko ditu, nazionalismoa bizirik mantenduz.

La Lucha de Clases

Kazetaritzako testua da, prentsa artikulua.

  • Egile indibiduala: Tomas Meabe, agian
  • Hartzaile kolektiboa: Bizkaiko langileei zuzendua
  • Idazlekua eta data: Bilbon idatzi zen, 1896ko maiatzaren 23an
  • Garai historikoa: Garai hartan langile mugimenduak indarra hartzen ari ziren, industrializazioaren arazoengatik.

Sei paragrafo ditu. Ideia nagusia azken paragrafoan dago: langileek grebarako eskubidea aldarrikatzen dute, eta berriro greba egingo dutela egoera aldatu ezean.

Paragrafoen laburpena:

  1. Gallartako frontoian bildu zirela.
  2. 1890eko altxamenduaz, lanaldia murrizteko eta derrigorrezko dendak kentzeko egindakoaz.
  3. Derrigorrezko barrakoi/dendek berdin jarraitzen zutela.
  4. Langileek jasaten duten "zapalkuntza deshumanitarioa" salatzen zutela.

Garai historikoa

XIX. mendeko industrializazioa Espainian. Bizkaiak gorakada handia izan zuen, Bessemer bihurgailuari esker (ingelesa). Hematite burdin kantitate asko behar zen, eta Bizkaian kalitate hoberena zegoen, gainera kostaldean. Etorkin asko etorri ziren, baina lan baldintzak txarrak ziren.

Honi aurre egiteko, langile mugimenduak indartu ziren, langile ideologiak zabalduz. Bi nagusi zeuden: anarkismoa eta sozialismoa. Euskal Herrian sozialismoak indar gehiago izan zuen, eta testu hau sozialista da.

Facundo Perezaguak sortu zuen lehen elkarte sozialista EAEn, sozialismoa milaka langile mugitzeko indar politiko bihurtuz. Honen helburua langileen baldintzak hobetzeko burgesia boteretik kentzea zen. Horretarako, jarrera moderatua hartu zuten, negoziaketak eginez.

Euskal sozialisten artean Tomas Meabe nabarmendu zen, testuaren egile posiblea, berak sortu baitzuen La Lucha de Clases mintegia.

Testuak garrantzi handia izan zuen langileen eskubideen borrokan, hainbat aurrerapen ekarri zituen baldintzetan, eta langile mugimendua suspertu zuen. Gaur egun sozialismoak indar handia du, langileen baldintzak hobetzen jarraituz.

Entradas relacionadas: