XIX. mendeko kontzeptu historiko eta politiko nagusiak

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,83 KB

XIX. mendeko kontzeptu historiko eta politikoen glosarioa

Frantziako politika eta gizartea

  • Bonapartismoa: Napoleon III.ak ezarritako politika. Nahiz eta boterea herriak eman, autoritatea izan behar zuela uste zuen.
  • Greba-eskubidea: Frantziako langileei Inperio Liberalaren garaian eman zitzaien kontzesioa. Beraien eskubideak errebindikatzeko greba egiten uzten ziena.
  • Komuna: 1871ko martxoan, Prusiako tropek Frantziako hiriburua setiatzen zutenean piztu zen matxinada da.
  • Irakaskuntza laikoa: Erakunde eta doktrina erlijioso bati lotuta ez dagoen hezkuntza-sistema.
  • Dreyfus afera: Dreyfus ofizial jaunaren inguruan sortu zen auzi judizial eta politikoa.

Britainia Handia eta Viktoriar Aroa

  • Viktoriar Aroa: Viktoria I.aren erregealdia (1837-1901) izan zen. Garai hartan, Erresuma Batuak inoiz izandako lurralde-hedapen handiena izan zuen.
  • Irlandaren auzia: Britainia Handiko barne-arazoa, Irlandak independentzia lortzeko prozesuaren ondorioz sortua.
  • Toriak: Kontserbadoreak. XIX. mendetik aurrera Ingalaterran aritutako alderdi politikoa.
  • Whigak: Liberalak.
  • Home Rule: Gladstonek 1886an Britainiar Parlamentuan aurkeztutako estatu-legea. Lege horrek Irlanda Erresuma Batuko lurralde autonomo bihurtzen zuen.
  • Hauteskunde-erreformak: Disraelik 1867an eta Gladstonek 1884an hauteskunde-legean egindako aldaketak.

Ekialdeko Inperioak eta Erregimenak

  • Monarkia Duala: Bi lurraldek enperadore bera eta kanpo-gerra, kanpo-harremanetarako zein finantza-ministerio propioak zituzteneko aginte-erregimena.
  • Tsarra: Errusiar Inperioko enperadorea, gobernu-sistema autoritarioa zuena. Haren borondatea lege gorena zen.
  • Autokrazia: "Norberaren gobernua" esan nahi du. Gobernu-sistema autoritarioa zen.
  • Zemstvo: 1864an, Alexandro II.a tsarrak Errusian ezarritako tokiko gobernu-organoa.
  • Sultana: Otomandar Inperioko agintari subiranoa.
  • Estatu teokratikoa: Buruzagi politikoak aldi berean buruzagi erlijiosoak diren estatu-forma.

Nazioarteko Harremanak eta Gerra Aurrea

  • Bake Armatua: 1879tik 1914ra arteko aldia. Lehen Mundu Gerra hasi aurreko garaiari esaten zaio.
  • Ezkutuko diplomazia: Europan XIX. mende amaieran eta XX.aren hasieran bultzatutako nazioarteko politika; herrialdeen artean isilpeko harremanak eta itunak eragin zituena.
  • Weltpolitika: "Munduko politika" esan nahi du, eta Alemaniaren estrategia geopolitikoa izan zen.

Entradas relacionadas: