XIX-XX. Mendeko Ideologiak eta Inperialismoa

Clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,14 KB

Sozialismo Marxista

Karl Marxek eta Friedrich Engelsek landu zuten sozialismo marxista. Engelsek langileen egoeraz konturatu zen, eta Marxekin lanean hasi zen. 1848an Manifestu Komunista argitaratu zuten.

Marxismoak sistema kapitalistaren kontrakoak aztertzen ditu. Klaseen borroka zen gizarte aldaketaren motorra, eta ekoizpenetik eratorritako gizarte harremanek etapa bakoitzeko egitura ekonomikoa zehazten zuten, ekoizpen modu izendatu zutena. Proletarioek boterea indarkeriaren bidez lortu behar zuten, eta estatu burgesa proletarioen diktadura bihurtzea zuten helburu. XIX. eta XX. mende osoko mugimendu iraultzaileen oinarri ideologikoa izan zen.

Anarkismoa

Anarkismoa hitzak 'agintaritzarik gabe' esan nahi du. Langileengan oinarrituta zegoen. Mikhail Bakunin izan zen teorialari nagusia. Kapitalismoaren eta estatuaren aurkako berezko matxinada defendatu zuen. Gizarte osoaren inguruko ekintza zen.

Helburua gizarte ordena burgesa, estatua eta bere kontrol tresnak suntsitzea zen. Sozialistek eta anarkistek helburu bera zuten, baina estrategia ezberdinak: anarkistek estatua suntsitu nahi zuten, eta marxistek langileek estatua konkistatu eta boterea kontrolatzea proposatzen zuten. Horrek arazoak ekarri zituen Lehen Internazionalera.

Lehen Internazionala (LNE)

LNEko langile-buruzagien bilera bat egin zuten Londresen, Frantzia eta Britainia Handiaren artean, 1862an. 1864ko udaberrian prestakuntzak hasi ziren: gonbidatuak, sindikalistak, mutualistak, talde klandestinoak eta 1848ko iraultzetatik Londresen bizi ziren erbesteratuak. 1864ko irailean sortu zen LNE Londresen.

Proletarioek boterea lortu behar zuten, eta estatuetan tokian tokiko sekzioak eta federazio nazionalak sortu behar zituzten.

Barne Arazoak

  • Desadostasunak agertu ziren.
  • Marxek tesi erradikal moderatuak baztertu eta ekoizpen bidea sozializatu nahi zuen.
  • Marxen eta Bakuninen arteko desadostasunak: Bakuninek jaraunspen eskubidea abolitu nahi zuen, eta Marxek beste batzuk baztertu.

Inperialismoaren Kontrol Moduak

Koloniak

  • Biztanleria koloniaren mende zegoen.
  • Gobernuak eta administrazioak europarrak ziren.
  • Boterearen ordezkaria gobernadorea zen.
  • Adibideak: Afrika eta Asia.

Protektoratuak

  • Britainiar Inperioak ezarri zituen.
  • Autogobernu sistema bat zuten.
  • Boterea kolonoek aukeratutako talde batek zuen.
  • Barne politikak autonomia zuen, eta kanpo politikako erabakiak metropolian hartzen ziren.
  • Adibidea: Kanada.

Kontzesioak

  • Ez ziren asko egiten.
  • Lurraldeak potentzia kolonialaren esku zeuden.
  • Ekonomiaren kontrola zuten, baina ez zituzten militarrak eta funtzionarioak eramaten.
  • Adibidea: Txina.

Dominioak

  • Britainiar Inperioak ezarri zituen.
  • Autogobernu sistema bat zuten.
  • Boterea kolonoek aukeratutako talde batek zuen.
  • Barne politikak autonomia zuen, eta kanpo politikako erabakiak metropolian hartzen ziren.
  • Adibidea: Kanada.

Entradas relacionadas: