XVIII. eta XIX. mendeko Euskal Literatura: Narratiba eta Egileak

Clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,7 KB

XVIII. mendeko Euskal Literatura: Gipuzkeratik Bizkayerara

Larramendik bi jesuita gipuzkoar izango ditu jarraitzailerik finenak: Agustin Kardaberaz hernaniarra eta Sebastian Mendiburu oiartzuarra. Gipuzkera, beraz, euskalki literario bihurtu zen mende honetan.

Bestalde, XIX. mendean, hiru idazlek jarraitu zioten Larramendik irekitako bideari: bizkaieraz idatziko dute, eta, beraz, XIX. mendean bizkaiera dugu euskalki literario. Izan ere, Jose Antonio Mogelek eta Frai Bartolome de Santa Teresak “Markinako Eskola” delakoa sortuko dute, non bizkaiera literarioaren ezaugarriak edo oinarriak zehaztuko dituzten.

Lehen antzezlanak euskaraz

Antzerkigintzan, Xabier Munibe eta Pedro Inazio de Barrutia ditugu aipagai:

  • Xabier Munibe: Bere “El borracho burlado” (1764) opera irrigarri elebiduna idatzi zuen. Obra honetan, euskara eta gaztelania nahasian darabiltza.
  • Pedro Inazio de Barrutia: Bere “Acto para la Nochebuena” edo Gabonetako Ikuskizuna idatzi zuen. Barrutiaren lana, oharrak kenduta, euskara hutsean dago.

XIX. mendeko euskal literatura: Narratiba

XVIII. mendean Hegoaldean nagusitu zen euskal literatura eta gipuzkera izan zen euskalki literario. Orain aztertzera goazen mende honetan, aldiz, bizkaierak hartuko du toki hori. Mende honetan, narratibaren barruan, Mogelek lehen euskal “protonobela” izan zitekeenaren saiakera egin zuen: Peru Abarka (1802).

Euskal literaturan, ez dugu lehen eleberria 1898. urtera arte ezagutuko; berau, Txomin Agirreren eskutik etorriko da Auñamendiko Lorea bere lanarekin. Txomin Agirrerekin, ohiturazko eleberrigintzaren aldia hasiko da.

Juan Antonio Mogel Urkiza (1745-1804)

Mende honetako idazle garrantzitsuena da. Peru Abarca o el doctor Peru Abarka (1802) da bere lanik aipagarriena. Liburuaren helburua euskara herri xehearen hizkuntza duina dela erakustea zen, Peru Abarka (baserritarra) eta Maisu Juan (erdalduna) pertsonaien arteko elkarrizketen bidez.

Frai Bartolome de Santa Teresa (1768-1835)

Karmeldarra eta Markinako Eskolako partaidea. Bere lan nagusia: Euscal-errijetaco olgueteta ta dantzeen neurrizco-gatz ozpinduba (1816).

Iparraldeko euskal literatura

XVIII. mendean, Iparraldean gainbehera handia gertatzen da, Utrechteko Ituna eta Frantses Iraultza direla eta. Hala ere, Ioannes Etxeberri Sarakoa dugu garai honetan aipagarri, euskara irakaskuntzan sartzeko lehen ahalegin serioak egin zituena.

Entradas relacionadas: