XX. Mendeko Artearen Bilakaera: Arkitektura eta Pintura
Clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,73 KB
XX. Mendeko Arkitektura
Bigarren Mundu Gerraren ostean, funtzionalismoa nagusitu zen. Adibide argia da Van der Roher-en Seagram Building, altzairua eta beira erabiliz eraikia. Sarreran, iturriekin apaindutako guneak atseginago egiten zuen espazioa.
Modernitatea eta Tradizioa
- Finlandia: Alvar Aaltok modernitatea eta tradizioa uztartu zituen, egurra eta buztina erabiliz.
- Jorn Utzon: Egitura organikoak landu zituen, hala nola Sidneyko Opera (1957-1963), natura eta gizakia batuz.
- Espainia: 60ko hamarkadan iritsi zen organizismoa. Sainz de Oizaren Torres Blancas eta Lluis Serten Miró Fundazioa dira adibide nagusiak.
Brutalismoa eta Postmodernismoa
Brutalismoak materialak manipulatu gabe erakusten ditu (en bruto). Le Corbusier-en Unité d'Habitation da aitzindaria. Bestalde, postmodernismoak arkitektura modernoaren aurka egin zuen, elementu klasikoak (zutabeak, arkuak) eta ironia berreskuratuz (Venturi, Rossi, Bofill).
High Tech eta Deskontruktibismoa
High tech joerak (Pompidou Zentroa) egitura industrialak kanpoaldean erakusten ditu. Deskontruktibismoak, aldiz, forma irregularrak eta konplexuak ditu ardatz, hala nola Frank Gehryren Guggenheim Museoa edo Zaha Hadiden proiektuak.
XX. Mendeko Pintura
Informalismoa
Bigarren Mundu Gerraren ostean sortua, pintura abstraktua eta materiaren lanketa ditu ezaugarri. Dubuffet, Fautrier, Millares eta Saura dira autore garrantzitsuenak, existentzialismoaren eraginpean.
Espresionismo Abstraktua
Estatu Batuetan sortua (Pollock, De Kooning), emozioa eta bat-batekotasuna lehenesten ditu. Bi azpijoera ditu: keinu-korrontea eta kolore-eremuak (Mark Rothko).
Pop Artea
1950eko hamarkadan sortua, kontsumo-gizartea eta publizitatea ditu inspirazio iturri. Andy Warhol eta James Rosenquist dira erreferenteak. Espainian, Equipo Crónica taldeak frankismoaren aurkako kritika soziala landu zuen.
Errealismo Berri Frantziarra
Kontsumoaren gehiegikeria salatzen du objektuak testuingurutik ateraz (assemblage). Cesar (konprimatuak) eta Niki de Saint Phalle (Nanak) nabarmentzen dira.
Abstrakzio Postpiktorikoa
Espresionismo abstraktuaren keinuak baztertu eta kolorearen gozamena bilatzen du. Frank Stella, Kenneth Noland eta Morris Louis dira estilo honen ordezkari nagusiak.