XX. mendeko euskal literatura (1900-1936): Pizkundea eta Aitzol
Clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,68 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentuak XX. mendeko lehen herenaren euskal literatura aztertzen du, 1900etik 1936ra. Testuinguru politiko eta historikoa, industrializazioa, euskal nazionalismoaren sorrera eta erakunde eta aldizkari nagusiak azaltzen ditu. Azkenik, Aitzol eta bere belaunaldiaren ekarpena aurkezten du.
Puntos clave
- Pizkunde literarioa XIX. mende amaieran hasi eta XX. mende hasierara arte luzatu zen, 1936ra arte 300 liburu inguru argitaratuz.
- 1898ko gatazkak Espainiak koloniak galdu zituen, eta euskal idazleentzat nortasuna defendatzeko garaia ekarri zuen.
- Euskal nazionalismoa XIX. mende amaieran sortu zen, Sabino Aranaren eraginez.
- Eusko Ikaskuntza (1918), Euskaltzaindia (1919) eta Euskaltzaleak (1927) erakunde garrantzitsuak izan ziren.
- Jose Ariztimuño “Aitzol” (1896–1936) mugimenduaren gidaria izan zen eta euskal kultura antolatzeko lan egin zuen.
- Garai honi “Aitzolen belaunaldia” deitu zaio, Zaitegik izendatuta.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
XX. Mendeko Euskal Literatura (1900–1936)
1. Sarrera: Pizkundea eta Garaiak
XX. mendea hiru garaitan banatzen da:
- 1936ko Gerra aurrekoa (Pizkundea)
- Diktadura sasoia
- Gerra ondorengoa
Pizkunde literarioa XIX. mende amaieran hasi eta XX. mende hasierara luzatu zen. Euskal Herriko historian garai emankorrenetako bat izan zen; 1936ra arte 300 liburu inguru argitaratu ziren. Literaturaren inguruan festa, azoka eta lehiaketa ugari antolatu ziren, eta horrek mugimendu kulturala bizirik mantendu zuen.
Espainiako Testuinguru Historikoa
Testuinguru politikoak eragin handia izan zuen:
- 1898ko Gatazka: Espainiak koloniak galdu zituen (Kuba, Puerto Rico, Filipinak), eta krisi politiko eta sozial handia sortu zen. Honek euskal idazleentzat kontzientzia eta nortasuna defendatzeko garaia ekarri zuen.
- 1923–1930 – Primo de Riveraren Diktadura: Gizarte egonezina eta protestak nagusitu ziren (adibidez, Bartzelonako Aste Tragikoa, 1909). Primo de Rivera diktadura militarra ezarri zuen.
- 1931–1939 – Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila: Bake garaian (1931–1936) askatasun handiagoak izan ziren, baina 1936ko hauteskundeen ostean Franco matxinada hasi eta Gerra Zibila piztu zen.
Eragina euskal literaturan: Garai honek idazleei sormena garatzeko aukera eman zien eta, aldi berean, euskal identitatea eta euskararen erabilera defendatzeko beharra indartu zuen.
2. Politikaren Eragina eta Industrializazioa
Euskal Nazionalismoa XIX. mende amaieran sortu zen, Sabino Aranak bultzatuta. Hark esan zuen: “Euzkotarren aberria Euzkadi da” (1893). Helburua euskal nazioa indartzea eta hizkuntza babestea zen.
Testuinguru Historikoan Garrantzitsuak
- Industrializazioa (Bizkaian eta Gipuzkoan): Fabrika eta enpresa gehiago sortu ziren, eta jendea hiri handietara joan zen.
- Alde onak: Aberastasuna ekarri eta kultur arloak (filologia, arkeologia, etnografia, musika) indartu zituen.
- Alde txarrak: Hirietan gaztelera nagusitu zen, eta euskara landa eremuetan soilik erabiltzen zen.
- PSOEren sorrera Bilbon (1879) → langileen mugimendu berriak.
- Populazioaren hazkundea → hiri handitu ziren eta aldaketa sozialak egon ziren (lana, bizimodua, harremanak...).
Nazioanlismoak bere diskurtsoa kontraste hauetan oinarritu zuen:
landa / hiria euskara / gaztelania tradizioa / modernitatea
3. Erakundeak eta Aldizkariak (1900–1930)
XX. mendearen hasieran, euskal literaturak ahuldadeak zituen: liburu gutxi argitaratzen ziren eta idazlan gehienak aldizkarietan agertzen ziren. Erakunde nagusiak sortu ziren euskal literatura bultzatzen:
- Eusko Ikaskuntza (1918): Euskal kulturaren alde lan egiteko sortu zen, unibertsitaterik ez zegoelako. Kongresuetan hizkuntza eta irakaskuntza izan ziren gai nagusiak.
- Euskaltzaindia (1919): Euskararen akademia, hizkuntza defendatzeko. Lehen euskalzainak: Azkue, Campión, Eleizalde eta Urkixo.
- Euskaltzaleak (1927): Lizardi eta Aitzol buru zituelarik, euskal literatura eta euskara bultzatzeko elkartea, Arrasaten sortua.
4. Pizkundea eta Aitzol (1930–1936)
Aitzolen Belaunaldia
Jose Ariztimuño “Aitzol” (1896–1936, Tolosa) mugimenduaren gidaria izan zen. Sortzaile handia ez izan arren, euskal kulturaren antolatzaile nagusia bihurtu zen. Bere helburua: literatura-sistema eratzea (egileak, irakurleak eta erakundeak lotuta).
Ekimen Nagusiak
- Yakintza aldizkaria (1933): Euskal kulturaren zabalkundea.
- El Día egunkaria (1930, Donostia): Nazionalismoaren ikuspegia zabaltzeko.
- Euskal Olerti Egunak (1930–1936): Poesia lehiaketak eta jaialdiak.
- Bertsolari Egunak (1935–1936): Bertsolaritzaren sustapena.
- Kirikiño Saria (1929–1934).
Aitzolen Ikuspegia
Aitzolentzat, literaturak herria pizteko eta kontzientzia nazionala sendotzeko balio behar zuen. Poesia epikoa eta folkloreari lotua izan behar zela uste zuen. Hala ere, bere garaikide batzuk beste norabide batean aritu ziren:
- Lizardi eta Lauaxeta: Modernismoaren eta sinbolismoaren eragina jaso zuten, eta barne-sentimenduetan oinarritutako poesia pertsonalagoa landu zuten.
Horregatik, garai honi “Aitzolen belaunaldia” deitu zitzaion (Zaitegik izendatuta).
Preguntas frecuentes
Noiz hasi zen euskal literaturaren pizkundea?
Pizkunde literarioa XIX. mende amaieran hasi zen eta XX. mende hasierara luzatu zen. Garai honetan 1936ra arte 300 liburu inguru argitaratu ziren.
Zer izan zen Aitzolen papera euskal literaturan?
Aitzol sortzaile handia ez izan arren, euskal kulturaren antolatzaile nagusia bihurtu zen. Literatura-sistema bat eratzea zuen helburu, egileak, irakurleak eta erakundeak lotuz.
Zein erakunde sortu ziren XX. mendearen hasieran?
Eusko Ikaskuntza (1918), Euskaltzaindia (1919) eta Euskaltzaleak (1927) sortu ziren euskal kultura eta hizkuntza bultzatzeko.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.