XX. Mendeko Filosofia: Korronte Nagusiak eta Ortega y Gasset
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,22 KB
XX. mendeko filosofiari hurbilketa orokorra
XIX. mendean hasten den zientzia partikularren autonomia-prozesuak krisia eragiten du filosofian, eta eremua galduz doa pixkanaka. XX. mendean ezbaian jartzen da filosofiaren zeregina. Esanahiaren arabera, bi korronte handi daude: filosofia analitikoa eta filosofia kontinentala.
Filosofia kontinentalaren korronte nagusiak
- Existentzialismoa: Gizabanakoaren existentzia da oinarri. Ez dago gizakia definitzen duen esentziarik; gizabanakoaren ekintzek definitzen dute gizaki bakoitza, gizakia erabat aske baita. (Sartre, Camus)
- Frankfurteko eskola: Helburua ezkerreko teoria sozial eta politiko kritikoa sortzea da, marxismoa eguneratuz. (Habermas)
- Estrukturalismoa: Fenomenologiaren eta existentzialismoaren aurka, egituraren boterea subjektuaren eta gizakiaren askatasunaren gainetik jartzen du. (Foucault)
- Hermeneutika: Mundua ezagutzea interpretatzea da. (Ortega y Gasset)
- Postmodernitatea: Asmo modernoari egindako kritika, Ilustrazioko printzipioen bidez gizarte-aurrerapena lortzeko asmoari. (Lyotard)
Jose Ortega y Gasset: Perspektibismoa eta arraziobitalismoa
Jose Ortega y Gasset (Madril, 1883-1955) Deustuko Unibertsitatean aritu zen, gerora Alemanian ikasketak sakontzeko. Bere pentsamendua perspektibismoarekin eta arraziobitalismoarekin lotzen da.
Ideien analisia
Gizakia ulertzeko, haren ideiak aztertu behar direla uste zuen. Ideiak gizakia munduan kokatzen duten koordenadak dira. Bi ideia mota bereizten ditu:
- Sinesteak: Gure baitan berez aurkitzen ditugun usteak dira. Errealitatearen berri ematen digute; jasoak ditugu eta komunak dira. Beste sineste batzuekin topo egitean, zalantzan jartzen ditugu eta arrazoimenari eusten diogu.
- Burutazio-ideiak: Gizakiak eraikitzen dituen pentsamenduak dira. Ez gaude beraietan murgilduta, eduki egiten ditugu. Kontzienteki eztabaidatu, defendatu edo gaitzetsi ditzakegu.
Prozesu honetan, sinesteak burutazio bihur daitezke, eta burutazioak errotzean, sineste bihurtu.