XX. mendeko filosofia eta Ortega y Gasset
Clasificado en Formación y Orientación Laboral
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,7 KB
XX. mendeko filosofia
XX. mendeko lehen urteetan, fisikak eta matematikak garrantzi handia izan zuten. Fisikak eskola neopositibista sortu zuen, eta Vienako Zirkulua da horien artean garrantzitsuena. Pentsalarien ustez, gerraren izugarrikeriak idealismoaren arrazionaltasun faltsuan oinarritutako ideologien ondorio izan ziren.
Metodo zientifikoak analisi fisikoan oinarritzen ahalegindu ziren; zientziari dioten mirespena hain handia izanik, filosofia analitikoa sortu zen. Azken horrek ez du onartzen metodo zientifikoak arazo filosofikoak ebazteko duen nagusitasuna, hizkuntzaren bilaketa onartu behar badu ere, eta filosofiak hizkuntzaren arazoari eskainitako arreta berezia nagusitu zen.
Mugimendu filosofikoak
- Filosofia analitikoa: Hizkuntza idealaren bilaketaz arduratzen da.
- Filosofia kontinentala: Nietzschek irekitako zaurian sakontzen jarraitzen du.
- Filosofia positiboa: Ezagutza egitateen esparrura mugatzen du.
- Jarrera antipositibistak: Zientziaren eta filosofiaren bestelako oinarriak jartzen ahalegintzen dira.
Gertakari garrantzitsuek, hala nola Auschwitzek, erantzun zaila duten galderak sortu zituzten. Harremanak neokantiarrekin (Cohen eta Natorp) eta Wilhelm Diltheyren historizismotik espiritu-zientzietarako metodoa nabarmendu ziren. Horrez gain, bitalismoak bizi-errealitatea aztertu zuen, eta Julián Sanz del Ríoren alemaniar krausismoak 98ko belaunaldiko idazleen berritzea eta europartzea ekarri zuen.
Biografia: Ortega y Gasset
Ortega y Gasset XX. mendeko filosofia espainiarraren adierazlerik garrantzitsuena da. Bere bilaketa, arrazoia eta bizitzaren artekoa, garaiko bizitza intelektualean sekulako eragina izan zuen. Frankoren altxamenduak bere ibilbidea eten zuen.
- 1883: Madrilen jaio zen, burgesia liberal eta ilustratuaren barnean.
- 1911: Familiak “Revista de Occidente” irekitzera bultzatu zuen.
- Ikasketak: Lehenengoak Madrilen, unibertsitarioak Deustun.
- 1905: Alemaniara joan zen, Natorp eta Cohenen eraginpean.
- 1908: Madrilera itzuli zen irakasle gisa.
- 1931: Agrupación al Servicio de la República taldea sortu zuen.
- 1936-1945: Paris, Holanda, Argentina eta Lisboara exiliatu zen.
- 1948: Instituto de Humanidades sortu zuen.
- 1950: Alemanian Doctor Honoris Causa izendatu zuten.
- 1955: Madrilen hil zen.