XX. mendeko gertaera historiko nagusiak

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,54 KB

Inperialismoa eta deskolonizazioa

Inperialismoa

Inperialismoa: XIX. mendearen bigarren erditik aurrera, bigarren industria iraultzak ekarritako garapen ekonomikoek ahalbidetutako hedapen kolonialista berria. Europako potentziek, bereziki Frantziak eta Britainia Handiak, izan zituzten protagonismoa.

Deskolonizazioa

Deskolonizazioa: Europar inperioen Asiako eta Afrikako kolonien independentzia ahalbidetu zuen prozesu historikoa, 1945ean hasitakoa. Herrialde gehienek 1975erako independentzia eskuratu zuten arren, oraindik kolonia batzuk geratzen dira. Deskolonizaziorako bideak: negoziazio-prozesuak, gerra eta gatazkak.

Neokolonialismoa

Neokolonialismoa: Bigarren Mundu Gerra ostean, kolonia izandako herrialdeek independentzia eskuratu ondoren izaten jarraitu duten menpekotasuna. Bere garaian metropoli izandako herrialdeek edota estatu horietan interes ekonomikoak dituzten korporazioek ezartzen dute menpekotasuna alor ekonomikoan, politikoan nahiz kulturalean, herrialde hauek azpigarapenera kondenatuz.

Gerra Hotza eta nazioarteko harremanak

Gerra Hotza

Gerra Hotza: 1947tik 1991ra bitartean, Estatu Batuen eraginpeko mendebaldeko blokearen eta Sobietar Batasunaren eraginpeko blokearen arteko mundu mailako gatazka. Bi protagonistak II. Mundu Gerraren aliatuak izan arren, tentsioa hazten joan zen gatazka bihurtu arte.

Truman doktrina eta Marshall plana

  • Truman doktrina: II. Mundu Gerraren ondoren, sobietarrek euren inguruko lurrak konkistatzearen beldurraren aurrean, Truman presidente estatubatuarrak parlamentuan komunismoa geldiarazteko neurri politiko eta ekonomikoak ezarri zituen.
  • Marshall plana: Oparotasun ekonomikoa bultzatuz komunismoa geldiarazteko plana. AEBk bere burua suspertzeko Europako eskaria piztea behar zuenez, laguntza ekonomikoak eskaini zituen Europa indartzeko.

Hirugarren Mundua

Hirugarren Mundua: Bandung-eko printzipioen ildotik sortu zen lerrokatu gabeko herrialdeen mugimendua. Helburua bi bloke handien aurrean alternatiba eskaintzea eta independentzia lortzen ari ziren herrialdeak biltzea zen.

Desobedientzia zibila

Desobedientzia zibila: Injustua den lege baten aurka desadostasuna adierazteko modua da, indarkeria erabili gabeko ekintza publikoa. Thoreau AEBko filosofo eta idazlea izan zen. Gatzaren martxan, Gandhik Indiako biztanleria osoa batuko zuen borroka planteatu zuen.

Entradas relacionadas: