Zaintza eta Esku-hartze Estrategiak: Gida Praktikoa

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,27 KB

Familiartekoen beharrak

  • Pertsonala: Laguntza emozionala eta psikologikoa. Depresioa, beldurrak, elikadura eta loarekin erlazionaturiko arazoak lantzen dira.
  • Familiarra: Norberaren bizitza ez guztiz alde batera uzteko laguntza. Familiartekoen osasun arazoak eta arazo ekonomikoak lantzen dira.
  • Soziala: Gizarteak eskaintzen dituen zerbitzuen eta baliabideen inguruko informazioa.

Adineko pertsonekin esku-hartzeko estrategiak

  • Bizitza estilo positiboa bultzatu.
  • Beraiekin hitz egin, maitasuna eta atentzioa eskainiz.
  • Beraien autonomia, izakera eta autoestimua errespetatu.
  • Pazientzia eta sentsibilitatea izan.
  • Jarduera fisikoak bultzatu: paseoak eman, kirola praktikatu, etab.

Urritasunak dituzten pertsonekin estrategiak

  • Beharrak dituen pertsonari ahalik eta autonomoen izaten lagundu.
  • Erabiltzailearen aukeratzeko gaitasuna, gustuak eta nahiak errespetatu.
  • Helduak bezala tratatu, ez haurrak bezala.

Gaixo dauden pertsonekin estrategiak

  • Bizitzako azken uneetan lagundu.
  • Gaixoaren iritzia kontuan hartu beti.
  • Egoera argi azaldu, ezer ezkutatu gabe.
  • Gaixoaren autoestimua hobetu, lorpenak goraipatuz.
  • Laguntza espirituala erraztu.
  • Familikoei egoera onartzen eta aurrera eramaten lagundu.

Dolua: definizioa eta motak

Maite den pertsona baten galeraren ondorioz ematen den erantzun emozionala da; normala edo patologikoa izan daiteke.

  • Dolu normala: Tristura, haserrea, antsietatea, bakardadea, nekea, inpotentzia eta shocka agertzen dira.
  • Dolu patologikoa: Pertsona gaindituta sentitzen da, ez du egoera kontrolatzen, jokaera bereziak ager daitezke eta ez da eboluziorik ikusten. Kasu hauetan, psikologo baten laguntza behar da.

Esku-hartzeak: gomendio orokorrak

  • Pertsonari laguntzeko asmoa azaldu prozesu osoan zehar.
  • Lagun edo familiarteko bat bezala jokatu.
  • Ahots tonu goxoa eta lasaia erabili.
  • Kontaktu fisikoa erabili eta enpatizatu.
  • Modu aktiboan entzun eta gutxi hitz egin.
  • Familiartekoen eta lagunen arteko sarea indartu.

Entradas relacionadas: