Zehar estilo librea
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,54 KB
-Deskripzio testua gizaki,gauza,gertakizun,prozesu edo fenomeno baten ezaugarri fisiko,psikologiko nahiz bestelakoak agertu,erakutsi,adierazi edo zehazten dituen testua da.
-Erabilera eremua--testu mota
Literatura----bertso,abesti,olerki,istorio...
Komunikabideak--Mapa,argazki oina,iragarki laburra,erreportaia...
Instituzioekiko harremana---Curriculuma,testamentua,isuna,errolda...
Pertsonen arteko harremanak---Solasaldiak,gutunak...
Ikasketak:Eskema,grafikoa,fitxa,horma-irudia,hiztegia...
Deskribapen motak:
1. A)Zientifiko-teknikoa:Errealitateko objetu edo tresna edota fenomeno edo idea baten ezaugarriak ezagutarazi nahi dira.
b)Faktore estetikoa dira nagusi deskribapen literarioan
2. Deskribagai dena,objetua
a)fisikoa eta barne egoerak
b)prozesuaren deskribapena
Deskribapenaren plana edo ordena:
Deskribapen batzuk oso orokorrak izaten dira,beste batzuk,ordea,zehatz-zehatzak.Era batekoa zein bestekoa izan,plan bat eratu behar da.
1.Behatzailearen begiraden desplazamendua
2.Ikus-eremuaren handitze edo txikitzea,zoom-aren antzera
3.Deskribagaiaren zatiz zatiko azterbidea
4.Denboraren dimentsioan emandikoa:datak,orduak,egunak,urtaroak...
NARRAZIOA:Pertsonaien inguruan, leku eta denbora jakin bateko gertakizun edo fikzioa, narratzaileak kontatua.
Testu motak:
Literatura:Ipuina, eleberria, kondaira, biografia, autobiografia, epika...
Komunikabideak:Albistea, kronika, erreportajea, dokumentala, iragarkia...
Instituzioetako harremanak:Akta, argiketa, aitorpena, ofizioa...
Pertsona arteko harremanak:Eskutitza, egunkaria, postala, telegrama...
Ikasketak:Buruketa, historia kontakizuna ...
NARRAZIOAREN OSAGAIAK:
1. Kontaketa-teknika: Gutxitan agertzen da narrazio huts moduan, dena narrazio. Beste kontaketa teknikak ere tartekatzen dira:
-Narrazioa. Narratzaileak narratu, kontatu egiten ditu gertakizunak.
-Deskribapena. Pertsonaien eta leku ezberdinen deskribaketa.
-Elkarrizketa. Fikzioko pertsonaiak elkarren artean hizketan ari direnean.`
*Estilo zuzena: Narratzaileak pertsonaien hitzak bere hartan, ezer aldatu gabe, zuzen-zuzenean jasotzen dituena.
*Zehar estiloa: pertsonaiek esandakoa zeharka kontatzen du narratzaileak, bere erara.
* Zehar estilo librea: norbaitek esandakoa zehar estiloan bezala ematen da, baina aditz nagusirik gabe, menderagailurik gabe eta komatxo eta/edo gidoirik gabe.
-Bakarrizketa. Pertsonaia bere buruarekin hizketan ari denean.
*Bakarrizketa klasikoa. Bere buruari ari zaio hizketan, baina koherentea da.
*Barne-bakarrizketa. Ez da koherentea. Ideia nahasketa ematen da