Zelula Biologia: Mintza, Loturak eta Zelula Moten Konparaketa

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 307,2 KB

Zelula Mintzaren Konposizioa

Fosfolipidoak

Anfipatikoak dira: buru hidrofiloa eta isats hidrofoboak dituzte.

Esfingolipidoak

Adibidez, glukolipidoak.

Esterolak

Kolesterola da nagusia animalia-zelulan.

Kolesterola

Kolesterola ugari duten mintzek iragazkortasun eta jariakortasun txikiagoa dute.

Jariakortasunean eragina duten faktoreak

  • Gantz-azido aseek: Jariakortasuna txikitzen dute.
  • Gantz-azido asegabeek: Trinkotasuna galtzea eragiten dute (jariakortasuna handitzen).
  • Gantz-azidoen luzera: Luzera handiagoak interakzio hidrofobiko gehiago izatea eragiten du.
  • Tenperatura: Txikitu ahala, molekulen mugikortasuna ere txikitzen da.

Zelulen Arteko Loturak

Lotura Estuak (Tight Junctions)

Ondoko zelulak epitelioetara lotzen dituzte, hesi moduan. Molekulak eta ioiak zeharkatzea oztopatzen dute.

Hari-zuntz batez osatuta daude (Klaudina, Okludina), zelularen perimetro osotik hedatzen direnak. Inguruneko zelulen zuntzei lotzen zaizkien beste lotura mota batzuekin lotu daitezke (Lotura-konplexuak).

Gap Loturak (Komunikazio Loturak)

Bide irekiak eratzen dituzte zitoplasmen artean. Animalia-ehunen zeluletan aurkitzen dira.

Ioi inorganikoak eta uretan disolbagarriak diren molekula txikiak pasatzen dira haietatik. Zelulen erantzun koordinatuak sortzen dituzte (adibidez, bihotz-muskuluaren uzkurduraren sinkronizazioa).

Plasmodesmoak

Landare-ehunen komunikazio-bideak dira (Gap loturen antzekoak).

Mintz plasmatikoen artean ez dago etenik (zelulak substantzia baten bidez lotuta daude).

Landare Zelularen Horma

Erdiko Xafla

Lehen geruza da. Funtzioa: ondoz ondoko zelulak lotzea.

Lehen Mailako Horma

Estu samarra da (zelulak hazteko aukera dauka). Mintz plasmatikoak jariatutako substantziez eratuta dago.

Bigarren Mailako Horma

(Zelula hazteari utzi dionean sortzen da). Oso lodia eta zurruna da.

Geruza berriak mintz plasmatikoaren eta lehen mailako hormaren artean kokatzen dira. Lehen mailakoaren antzeko osaera du.

2Q==

2Q==

Zelula Moten Konparaketa

Prokariotoak eta Eukariotoak

EzaugarriaProkariotoakEukariotoak
TamainaEukariotoak baino txikiagoakHandiagoak
DNAZirkularraLineala
DNA kokapenaZitoplasman, mintzik gabeNukleoan, mintz batekin
OrganuluakErribosomak soilikAsko
ErribosomakEukariotoetan baino txikiagoak. Koefizientea: 70 SHandiagoak. 80 S
ZitoeskeletoaEukariotoetan baino gutxiago garatutaOso zabala

Animalia eta Landare Zelulak

EzaugarriaAnimalia-zelulaLandare-zelula
Zelula-paretaEzBai
ZentrosomaBai, zentrioloekinBai, zentriolorik gabe
KloroplastoakEzBai
BakuoloakTxikiak edo bat ere ezBakuolo handi bat erdian
Zilioak eta flageloakBatzuetanEz

Entradas relacionadas: