Zelula mintza, zelulen arteko loturak eta zelula moten konparaketa
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 307,2 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentu honek zelula-mintzaren osaera eta jariakortasunean eragiten duten faktoreak azaltzen ditu, baita animalia-ehunetako eta landare-ehunetako zelulen arteko loturak ere. Gainera, prokariotoen eta eukariotoen, eta animalia- eta landare-zelulen arteko ezaugarri nagusiak alderatzen ditu taula bidez. Ikaslea zelula-biologiaren oinarrizko kontzeptuak errepasatzeko erabil dezake.
Puntos clave
- Fosfolipidoak anfipatikoak dira: buru hidrofiloa eta isats hidrofoboak dituzte.
- Kolesterola da zelula animalien mintzaren esterol nagusia; kolesterol ugariak iragazkortasuna eta jariakortasuna murrizten ditu.
- Gantz-azido aseek jariakortasuna txikitzen dute, eta asegabeek handitzen dute.
- Lotura estuek hesi moduan jokatzen dute molekulen eta ioien pasabidea oztopatzeko; gap loturek bide irekiak eratzen dituzte zitoplasmen artean.
- Plasmodesmoak landare-ehunen komunikazio-bideak dira; prokariotoek DNA zirkularra eta organulu gutxi dute, eukariotoek DNA lineala eta organulu asko.
- Landare-zelulek zelula-pareta dute eta kloroplastoak, eta animalia-zelulek ez.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
Zelula Mintzaren Konposizioa
Fosfolipidoak
Anfipatikoak dira: buru hidrofiloa eta isats hidrofoboak dituzte.
Esfingolipidoak
Adibidez, glukolipidoak.
Esterolak
Kolesterola da nagusia animalia-zelulan.
Kolesterola
Kolesterola ugari duten mintzek iragazkortasun eta jariakortasun txikiagoa dute.
Jariakortasunean eragina duten faktoreak
- Gantz-azido aseek: Jariakortasuna txikitzen dute.
- Gantz-azido asegabeek: Trinkotasuna galtzea eragiten dute (jariakortasuna handitzen).
- Gantz-azidoen luzera: Luzera handiagoak interakzio hidrofobiko gehiago izatea eragiten du.
- Tenperatura: Txikitu ahala, molekulen mugikortasuna ere txikitzen da.
Zelulen Arteko Loturak
Lotura Estuak (Tight Junctions)
Ondoko zelulak epitelioetara lotzen dituzte, hesi moduan. Molekulak eta ioiak zeharkatzea oztopatzen dute.
Hari-zuntz batez osatuta daude (Klaudina, Okludina), zelularen perimetro osotik hedatzen direnak. Inguruneko zelulen zuntzei lotzen zaizkien beste lotura mota batzuekin lotu daitezke (Lotura-konplexuak).
Gap Loturak (Komunikazio Loturak)
Bide irekiak eratzen dituzte zitoplasmen artean. Animalia-ehunen zeluletan aurkitzen dira.
Ioi inorganikoak eta uretan disolbagarriak diren molekula txikiak pasatzen dira haietatik. Zelulen erantzun koordinatuak sortzen dituzte (adibidez, bihotz-muskuluaren uzkurduraren sinkronizazioa).
Plasmodesmoak
Landare-ehunen komunikazio-bideak dira (Gap loturen antzekoak).
Mintz plasmatikoen artean ez dago etenik (zelulak substantzia baten bidez lotuta daude).
Landare Zelularen Horma
Erdiko Xafla
Lehen geruza da. Funtzioa: ondoz ondoko zelulak lotzea.
Lehen Mailako Horma
Estu samarra da (zelulak hazteko aukera dauka). Mintz plasmatikoak jariatutako substantziez eratuta dago.
Bigarren Mailako Horma
(Zelula hazteari utzi dionean sortzen da). Oso lodia eta zurruna da.
Geruza berriak mintz plasmatikoaren eta lehen mailako hormaren artean kokatzen dira. Lehen mailakoaren antzeko osaera du.
Zelula Moten Konparaketa
Prokariotoak eta Eukariotoak
| Ezaugarria | Prokariotoak | Eukariotoak |
|---|---|---|
| Tamaina | Eukariotoak baino txikiagoak | Handiagoak |
| DNA | Zirkularra | Lineala |
| DNA kokapena | Zitoplasman, mintzik gabe | Nukleoan, mintz batekin |
| Organuluak | Erribosomak soilik | Asko |
| Erribosomak | Eukariotoetan baino txikiagoak. Koefizientea: 70 S | Handiagoak. 80 S |
| Zitoeskeletoa | Eukariotoetan baino gutxiago garatuta | Oso zabala |
Animalia eta Landare Zelulak
| Ezaugarria | Animalia-zelula | Landare-zelula |
|---|---|---|
| Zelula-pareta | Ez | Bai |
| Zentrosoma | Bai, zentrioloekin | Bai, zentriolorik gabe |
| Kloroplastoak | Ez | Bai |
| Bakuoloak | Txikiak edo bat ere ez | Bakuolo handi bat erdian |
| Zilioak eta flageloak | Batzuetan | Ez |
Preguntas frecuentes
Zer dira gap loturak?
Gap loturak zelulen zitoplasmen artean bide irekiak eratzen dituzten komunikazio-loturak dira. Animalia-ehunen zeluletan aurkitzen dira, eta ioi inorganikoak eta uretan disolbagarriak diren molekula txikiak pasatzen dituzte.
Zein da prokariotoen eta eukariotoen arteko desberdintasun nagusia?
Eukariotoek nukleo bat dute, mintz batez inguratua, eta DNA lineala dute; prokariotoen DNA zirkularra da eta zitoplasman dago, mintzik gabe. Eukariotoak handiagoak dira eta organulu gehiago dituzte.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.