Zeramika Tradizionalak eta Industriako Produktuak

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,44 KB

Zeramika tradizionalak

Buztin lokatzak sutan egosita sortzen diren zeramikak dira. Buztinak lehenengo material artifizialak dira. Erabileraren arabera 2 mota daude: eltzegintzako buztinak eta lozako buztinak. Kalitatearen eta propietateen araberako sailkapena:

  • Terrakota edo eltzegintza-buztina: kolore gorria edo horixka eta ehundura porotsua dutenean.
  • Loza: kolore zuria eta ehundura porotsua dutenean.
  • Gres: horixka eta gris bitarteko kolorea badute, ez dute ehundura hain porotsua.
  • Portzelana: kolore zuri erdi gardena eta ehundura iragazgaitza dutenean.

Buztinen osagaiak

Buztinek hiru osagai dituzte: buztina, silizea eta feldespatoa. Buztina aluminio hidratatuzko silikatoek eta beste oxido batzuen kantitate txikiek osatzen dute. Silizea tenperatura altuan urtzen da, osagai erre-gogorra da. Potasio feldespatoa tenperatura baxuan urtzen da eta zeramika-nahastea tenperatura altuen eraginpean jartzen denean, beira bihurtzen da: orduan, gainerako osagaien aglomeratzailetzat jarduten du.

Industriako produktuak

Fabrikazio-prozedura ohikoenak 3 fase ditu:

  1. Hautsak edo partikulak masa hezeetan trinkotzen dira.
  2. Behin betiko formak lortzen dira, masa horien plastikotasuna erabiliz.
  3. Formak tenperatura oso altuan berotzen dira partikulak elkarrekin lotu eta, horrela, gogortasuna eta iraunkortasun egokia lortzeko.

Prozesu horren ondorioz askotariko formak eta gauzak sortzen dira, gogorrak eta hauskorrak; iraunkortasun handia diote gainerako substantzien erasoei eta bizitza oso luzea dute. Beiren familiakoak izan arren, beirekiko desberdintasun handi bat dute: ezin dira berriro urtu eta ostera ere moldeatu; horrenbestez, behin betiko formak lortzen dira.

Zeramiken sailkapena

  • Buztinezko egitura-produktuak: (adreiluak, teilak…) eltzegintzako buztinetan oinarrituz fabrikatzen dira.
  • Gainazaleko akaberetako produktuak: (baldosak) gogorrak dira eta hezetasun handiarekiko iraunkortasuna dute. Gres zeramiko askotan fabrikatzen dira.
  • Zeramika fineko produktuak: (porzelana elektrikoa, porzelana txinatarra…) silizea, feldespatoa eta buztina dituzten nahasteak erabiliz fabrikatzen dira (lozak eta portzelanak).

Buztin mineralak polimeroetan sartzen dira.

Entradas relacionadas: