Zientzia eta Ezagutzaren Oinarriak
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
con un tamaño de 2,26 KB
Zientzia
Zientziaren ezaugarriak
- Arlo eta sektore batera mugatua da: Errealitatearen zatiez arduratzen da.
- Kritikoa da: Analisi-prozesua egiten duelako.
- Esperientziara mugatzen da: Ezagutzak baliogarriak dira.
- Metodo deduktiboa erabiltzen du: Esperientzian egiaztagarriak diren konklusioetara heltzen da.
- Ezagutza intersubjetiboa: Edozein subjektuk egin ditzake esperimentuak.
Filosofiaren ezaugarriak
- Unibertsala da: Ez du zatitzen errealitatea.
- Kritikoa da: Sakonagoa da, ez du ezer egiazkotzat hartzen frogatu arte.
- Ikuspegi erradikalagoa: Ez zaio inporta gauzek nola funtzionatzen duten, baizik eta zentzurik duten ala ez.
- Proposizioak ez dira enpirikoak: Ezin direlako esperientzian egiaztatu; horrek ez du esan nahi arrazionala ez denik.
- Jakintza baino gehiago adierazten du.
Kontzeptu filosofikoak
- Kontzeptua/Terminoa: Kontzeptua objektu baten irudikapen mentala, unibertsal eta abstraktua da; terminoa, berriz, kontzeptu baten hitzezko adierazpen idatzia da. Adibidez: Mahaiaren ideia kontzeptu bat da.
- Judizioa/Proposizioa: Judizioa arrazoimenak bi kontzeptu edo gehiagoren artean lotzen duen erlazioa baieztatu edo ezeztatu egiten du; proposizioa, ordea, judizio baten adierazpen mentala, idatzia edo mintzatua da. Adibidez: Mahaia berdea da.
- Arrazoibidea/Argudioa: Arrazoibidea hainbat judizio erlazionatzen dituen prozesua da, konklusio bat ateratzen duena; argudioa, berriz, arrazoibide baten hitzezko adierazpena da. Adibidez: Erretzen duten guztiak hiltzen dira, Mariak erretzen du, beraz Maria hil da.
Arrazoibide motak
- Deduktiboa: Ateratzen den ondorioak hedadura eta zabaltasun urriagoa du, ondorioaren jatorri diren judizioek baino. Adibidez: Sokrates.
- Induktiboa: Ateratzen den ondorioa hedatuagoa eta zabalagoa da, ondorioaren jatorri diren judizioak baino. Adibidez: Urak 100ºC-ra irakiten du.