Zientziaren Historia eta Filosofia: Sorrera eta Metodoak

Clasificado en Ciencias sociales

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,36 KB

Zientziaren Sorrera eta Bilakaera

Izarren eta Eguzkiaren mugimenduek galdera asko sortu zizkieten hasierako zibilizazioei. Gizakiak sinetsi zuenean fenomeno naturalak sistema ordenatu eta koherente batean integra zitezkeela, orduan sortu zen zientzia.

K.a. VI. mendean, Grezian, errealitatearen inguruko jarrera kritiko eta jakin-minezko beretik sortu ziren zientzia eta filosofia, hasiera batean bereizezinak.

Geroago metodoak erabiltzen hasi ziren; Iraultza Zientifikoaren garaia iritsi zen XVI. eta XVII. mendeetan, Kepler, Koperniko, Galileo eta Newtonen eskutik.

Zientziaren Ezaugarri Nagusiak

  • Esperimentazioa (Behaketa): Metodo zientifikoari, behaketari eta esperimentazioari esker, fenomenoa isolatu eta aldagai erabakigarriak bakarrik azter daitezke. (Lehen tresna garrantzitsua: teleskopioa).
  • Matematizazioa: Naturak funtzio matematikoen bitartez azaldu daitezkeen jarraibide erregularrak dituela defendatzen du. Kuantifikazioa da gakoa.

Lege zientifikoa: Esperimentazioari esker ateratzen den hausnarketa eta legea matematizatu egiten da.

Zientzien Sailkapena

  • Proposizio enpirikoak: Hauetan, errealitatea da aztergaia; munduan gertatzen direnak eta haien arteko erlazioak aztertzen dira, esperientziatik abiatuta.
    • Natura-zientziak
    • Gizarte-zientziak
  • Proposizio formalak: Ez dira behaketan oinarritzen, baizik eta sistemaren barne-koherentzian, logikan eta arrazoian.
    • Logika
    • Matematika

Zientzia eta Metodoa

Metodo Deduktiboa

Lege orokor batetik gertaera partikularra deduzitzea da. Adibidez: 100 txakurrek lau hanka badituzte, txakur batek zenbat hanka dituen galdetzean, 4 dituela esan ahal izango duzu. Bi premisak %100 zuzenak badira, ez da akatsik egongo, baina ez digu informazio berririk ematen.

Metodo Induktiboa

Gertaera partikularretik lege orokorrak induzitzea da (jauzi espekulatiboa).

Kausalitatea: Faktore guztiak ez aztertzea ekar dezake; adibidez, GIB/HIESa eta kolektiboen arteko korrelazio okerrak.

Zientziaren Egitura

  • Legeak: Gertakariak eta fenomenoak erlazionatzen dituzte, legeak sortuz.
  • Teoria: Esparru jakin bati buruzko ikuspegi orokorra eskaintzen duen teoria zientifikoa da.
  • Paradigma: Garai bakoitzeko errealitatea azaltzeko pentsamendu-eredua.

Mugapenaren auzia: Karl Popper

Popperren ustez, iraultzek aurreko egiturak suntsitu egiten dituzte.

  • Berifikazionismoa: Zentzumenen bidez egiaztatua izan behar da, esperimentalki.
  • Faltsasionismoa: Popperrek esaten zuen moduan, zientziak ezin du dena ziurtatu; teoria bat zientifikoa da baldin eta faltsutu badaiteke.

Thomas Kuhn eta Paradigmen Aldaketa

Bi garai nagusi bereizten dira:

Zientziagintza Normaldua

Paradigma batetik bestera, iraultza bakoitzarekin, paradigmak jausten dira eta beste batzuk sortzen dira. Ideia berriek paradigma zaharrak bihurtzen dituzte.

Iraultza Zientifikoa

Momentu jakin batean paradigma bat apurtzean ematen den jauzi kualitatiboa da.

Entradas relacionadas: