Ziklo zabaleko gas turbinaren funtzionamendua

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,3 KB

Konpresorea:

Haizea hartzen da eta konprimitu eta gero ganbarara eramaten du. Errotore eta hedatzaile batez osatuta dago. Errotoreak sartzen den haizeari abiadura ematen dio, eta hedatzaileak, haizeak daukan energia zinetikoa presio energia bihurtzen du.

Errekuntza ganbara:

Erregaia injektatzen da eta haizearekin nahasten denean tenperatura altuen ondorioz erre egiten da. Sortzen den gasaren bolumena eta tenperatura igo egiten dira eta ondoren turbinan hedatu egiten dira, konpresorea mugitzeko lana ere eginez.

Turbina:

Bi elementu ditu. Banatzailean presioa gutxitu eta abiadura handitu, energia zinetiko hau errotorearen energia mekaniko bihurtzen da.


Zirkuitu frigorifiko baten atalak eta zein den beraien zeregin

Konpresorea:

Zirkuituko fluidoa konprimatu egiten du presioa eta tenperatura igoz. Modelo asko daude.

Kondentsadorea:

Fluidoek egoera gaseosotik egoera likidora pasatzeko bero kantitate bat behar dute. Kondentsadorean bero transmizioa egiten duena bero trukagailua da.

Hedakuntza balbula:

Fluido batek hodi batean estugune bat aurkitzen duenean, irteeran presioa asko jaisten da. Ondorioz, hurrengo tauletan ikus dezakegunez, irakite tenperatura jaisten da eta naiz eta tenperatura jaitsi, fluidoa lurrintzen hasten da.

Lurruntzailea:

Kondentsadorearen funtzionamendua berak dauka, baina kasu honetan fluidoak egoera likidotik gaseosora behar duen bero kantitatea xurgatzen du.

Biltegia:

Zirkuituan ematen diren fluidoaren hedakuntza eta konpresioak konpensatzeko da. Lurrungailua barruan egongo da eta kondentsadorea kanpoan.

Fluido frigorigenoa:

Zirkuituan zehar bero transmizioa egiten digun fluidoa da. Bere ezaugarririk garrantzitsuena irekite tenperatura oso baxua da. Hau 0º azpitik ematen da. R12 debekatuta dago eta R22 ez da oso gomendagarria ozonoaren arazoagatik.


Turboa eta intercoola

Motoreak erregai eta haize nahasketa bat erretzen duenean sortzen duen energia erabiltzen dute. Zenbat eta erregai gehiago izan orduan eta energia gehiago lor dezake, horretarako, haizea gehitu behar zaio, hau konprimituz. Bi atalez osatuta dago; turbina eta konpresorea. Iheseko gasak turbina mugitzen dute, honekin batera konpresorea mugitzen da, zilindrora sartzen dugun haizea konprimituz. Haizea konprimatzen dugunenan tenperatura altuetara egoten da eta hau ez da komenigarria potentzia gehitzeko, beraz, sistema batzutan bero trukatzaile bat ipintzen zaio, hau da, intercooler.


Lau aldiko motorrak

Lau ziklo gertatzen dira:

Onarpena:

Pistoia jeizterakoan erregaiaren nahasketa zurgatzen da. Injekzio kasuetan injektatu egiten da.

Konpresioa:

Onarpen barbula ixten da PMI-raino iristen denean nahasketa konprimitu egiten da, pistoia goiko punturaino iritsi arte.

Errekuntza eta hedakuntza:

Goiko punturaino iritsi baino pixkat lehenago errekuntza bat ematen da zilindroaren tenperatura eta presioa igoz. Pistoia beherantz bultzatuta irtengo da.

Ihesa:

Pistoi beheko puntura iristen denean ihes balbula ireki egiten da eta pistoia igotzerakoan bertatik ihes egiten dute errekuntza gasek.

Entradas relacionadas: