Zirkuitu Elektrikoak: Oinarrizko Kontzeptuak eta Ohmen Legea

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Tecnología

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,8 KB

1. Zirkuitu Elektrikoa

Karga elektrikoa fenomeno elektrikoak eragiten dituen materiaren propietatea da. Korronte elektrikoa elektroien zirkulazioa da zirkuitu batean zehar. Korrontea mantentzeko, sorgailu izeneko gailu bat behar da. Zirkuitu elektrikoa elektroiek egiten duten ibilbidea da. Sorgailuaz gain, zirkuitu elektriko baten oinarrizko elementuak hauek dira: kableak, hartzaileak eta maniobra elementuak.

2. Magnitude Elektrikoak

Oinarrizko magnitude elektrikoak hauek dira: tentsioa edo potentzial diferentzia, korrontearen intentsitatea eta erresistentzia elektrikoa.

2.1 Tentsioa

Zirkuitu baten bi punturen arteko tentsioa bi puntu horien arteko karga unitatearentzako dagoen energia elektrikoaren aldea da. Tentsioa V hizkiarekin adierazten da eta Volt-etan (V) neurtzen da.

2.2 Korronte Intentsitatea

Korrontearen intentsitatea zirkuitu batetik segunduko igarotzen den elektroi kopurua da. I hizkiarekin adierazten da eta Amperetan (A) neurtzen da.

2.3 Erresistentzia

Erresistentzia elektrikoa zirkuitua korronte elektrikoak igarotzean egiten duen kontrako indarra da. R hizkiarekin adierazten da eta Ohm-etan (Ω) neurtzen da.

Tentsioa mini volteatan (mV) adieraz daiteke. Korrontearen intentsitatea mili amperetan (mA) adierazten da. Erresistentzia beste multiplo batzuetan adierazi ohi da, Kiloohm-etan (KΩ) adibidez.

3. Neurgailuak

3.1 Voltimetroa

Voltimetroa tentsio elektrikoa neurtzeko erabiltzen da. Tentsioa neurtu nahi den osagai edo sorgailuarekin paralelo konektatu behar da. Gailu honek hainbat eskala izan ohi ditu, voltetan edo mili voltetan.

3.2 Anperemetroa

Anperemetroa korrontearen intentsitatea neurtzeko erabiltzen da. Aparailu hori seriean konektatu ohi da. Neurtu nahi den korronteari dagokion eskala egokia aukeratu behar da, anperetan edo mili anperetan.

3.3 Polimetroa

Beste neurgailu bat polimetroa edo multimetroa da, magnitude elektriko ugariren neurketa egiteko erabiltzen da. Polimetroa analogikoa edo digitala izan daiteke.

4. Ohmen Legea

Tentsioaren, intentsitatearen eta erresistentziaren arteko erlazioa ikertu zuen lehen zientzialaria Georg Ohm izan zen. Hona hemen legearen formulak:

  • V = I x R
  • I = V / R
  • R = V / I

Non:

  • V = Tentsioa (Voltetan)
  • I = Intentsitatea (Anperetan)
  • R = Erresistentzia (Ohmetan)