Euskal Herriko Mendiak eta Pirinioak
Clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,13 KB
1. Pirinioak: Hiru Erregeen Mahaitik (2.428 m) hasi eta Larruneraino (900 m) hedatzen dira.
1.1. Ardatzetako Pirinioak: Larrun, Irati eta Aiako Harriak dira mendi nagusiak. Ez dira oso garaiak. Materiala kuartzitak, granitoak eta kareharriak dira. Ibaien jarduera oso bizia da eta haitzarte sakonak sorrarazi ditu.
1.2. Pirinioen Hego isurialdea:
1.2.1. Barrualdeko mendikateak: garaiena eta hedadura handikoenak dira (Orhi 2.021 m; Auñamendi 2.521). Horma bertikalak eta ibaiek sortutako arroilak.
1.2.2. Barrualdeko sakonuneak: Irunberritik Iruñeraino eta Arakileko korridoretik luzatzen da. Material tertziarioak, flysch eta marga sektoreak nabarmentzen dira.
1.2.3. Kanpoaldeko mendikateak: Erreniega, Alaitz, Izko eta Leire. Tertziarioko materialez