Higadura eta Meteorizazio Prozesuak: Kostaldea, Basamortuak eta Glaziarrak
Clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,07 KB
Higadura Motak
Higadura Eolikoa
Deflazio eolikoa: Haizearen indarraren ondorioz partikula xeheak harrotzean eta garraiatzean edo lekualdatzean egindako higadura. Adibidez, harrizko basamortuak eta oasiak sortzen dira.
Abrasio eolikoa: Haizeak garraiatzen dituen klastoek arroken kontra talka egitean materialak erauzten dituzte. Behealdetik garraiatutako klastoen tamaina handiagoa denez, urradura ere handiagoa da eta, horregatik, arrokek itxura berezia hartzen dute. Adibideak:
- Arroka oindurak
- Inselberg-ak: higaduraren ondorioz basamortuan geratzen diren mendikate hondarrak.
Eremu idorretako paisaia elementuak
- Harrizko basamortua: Deflazio eolikoaren ondorioz sortzen da. Haizeak garraio selektiboaren eta depresioaren bidez eratzen du.
- Zutabeak: Abrasio