1929ko Cracka eta Depresio Handia
1920ko hamarkadako ekonomia-hazkundea bat-batean gelditu zen 1929an. Urte horretako urrian, New Yorkeko burtsak porrota izan zuen, eta horren ondorioz, Estatu Batuetako inbertsioek eta ekonomia-jarduerak behea jo zuten. Herrialde horrek zuen nagusitasun ekonomikoa zela-eta, krisia berehala munduko krisi ekonomiko bihurtu zen, eta 1930eko hamarkadako zenbait urte iraun zuen.
Burtsaren Crackaren Zergatiak
New Yorkeko burtsaren gainbeherak, 1929ko crack ospetsuak, krisi ekonomiko larria leherrarazi zuen. Baina krisi horren zergatiak sakonagoak izan ziren, eta 1920ko hamarkadako desoreka ekonomikoetan izan zuen jatorria.
- Industria-sektore tradizionalen krisia (ehungintza, ikatza, siderurgia eta ongintza) areagotu egin zen crackaren aurreko urteetan.