Frankismoaren azken urteak: 1950-1975
Frankismoaren azken urteak
Teknokraten etorrera eta Egonkortze Plana (1950-1969)
1950eko hamarkadan, Frankok ministro teknokratak izendatu zituen. 1958an, Mugimendu Nazionalaren Printzipioen Legea onartu zen, erregimenaren baloreak finkatzeko. 1966an, Prentsaren Legea iritsi zen, Manuel Fragak bultzatuta, adierazpen askatasuna zabaltzeko asmoz. 1967an, Estatuaren Lege Organikoa onartu zen, erregimenaren konstituzio moduko bat, aurreko sei lege funtsezkoak (1938, 1942, 1945, 1947, 1958 eta 1966) batzen zituena, erregimena instituzionalizatzeko helburuarekin.
1959an, Egonkortze Plana jarri zen martxan, peseta egonkortzeko eta ordainketa-balantza orekatzeko. Planak, ordea, ondorio negatiboak ekarri zituen: pesetaren debaluazioa, funtzionarioen soldaten