1876ko uztailaren 21eko legea

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,16 KB

Errestaurazio garaian, Alfontso XII.Aren erregealdiaren hasieran 2. Karlistaldia amaitu zen, 1876ean. Gerra amaitu ondoren Foruen kontrako iritzia zabaldu zen Espainian, eta gobernuburu zen Canovas del Castillok Euskal Foruak aldatzea erabaki zuen, Espainiako beste probintziekin berdintzeko. Horretarako, Gorteek 1876ko uztailaren 21eko legea onartu zuten. Aldaketa hauek Bizkaiari, Gipuzkoari eta Arabari zegokien.

Diputazioek Espainiar gobernuak ezarritako betebeharrei uko egin zietela ikusita, hurrengo urtean, Canovas del Castilok Batzar Nagusiak ezabatu eta Foru Aldundien ordez Diputazio Probintzialak ezarri zituen, gainerako probintzia guztietan bezela. Hori aurrera eramateko egitura nahikorik ez zeukanez, diputazio probintzialekin ados jarri zen haiek zergak biltzeko. Hori 1878ko dekretuaren bidez jarri zen indarrean, hau da, Kontzertu Ekonomikoa. Honi esker, Foruak desagertuak izan ziren arren, ez ziren guztiz desagertu, Euskal probintziek autonomia fiskalak gorde baitzituzten. Politika fiskal hori onuragarria izan zen burgesiarentzat, ez baitzuten industrian lortutako etekinen gaineko zergarik ordaindu behar. Horrek industriako inbertsioak bultzatzeari lagundu zion.
1886ean lehen Kontzertu Ekonomikoaren epea amaitzean, berriztatzea erabaki zen.

Entradas relacionadas: