Alhambra, Granadan hiri palatinatua

Clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,27 KB

Alhambra

[1] hiri palatinatu andalustarra da, Granadan (Espainia) dagoena. Ben-Al-Hamar-ek eraiki zuen Alhambrako gune nagusia, eta bere seme Mohamed II.ak indartu zuen. Granadako estiloa da al-Andaluseko gailurra, XIV. mendean burutua. Jauregia arte hispano-arabiarreko eraikin ugarienetakoa da, meskitarekin batera, eta bere funtzioak askotarikoak ziren. Horrela, Alhambra bizileku eta gune administratiboa zen. Eraikin erraldoi hauek hirian bertan kokatuak zeuden, bide batekin meskitarekin loturik, edota hiritik kanpo harresi batez inguratuta, Alhambraren kasua azkeneko hau. Eraikin hauetan lorategiek garrantzia handia zuten, kanpoaldearekin komunikatzen zuten-eta. Jauregiaren proportzioak erraldoiak dira, baina bakarrik zabaleran, eta ez garaieran. Garaiera beti gizakiarekin proportzioa gordetzen zuten, gizakia bera ez txikitzeko. Horregatik bertikaltasunak garrantzia galtzen du eta horizontaltasuna nagusitzen da, patioetan bezala. Alhambrak Koranak deskribatutako paradisua adierazi nahi duenez, gizakia inguratzen duen guztia ederra izan behar da. Edertasun hau, adibidez, zentzuetatik sartzen da: dekorazioen edertasuna ikusmenetik, uraren soinu lasaigarriak entzumenetik eta lorategietako loreen usaina usaimenetik. Materialak, hain eraikin handian, askotarikoak ziren, baina ugarienak zura, zeramika beiraztatua eta igeltsua ziren, material apalak, arinak eta merkeak. Horregatik, material aberastasun horren gabezia adierazteko dekorazioa eta apaingarria oso ugariak eta landuak ziren. Zura normalean ateetan eta sabaietan kokatzen zen. Igeltsua gehien erabilitako materiala izan zen. Bere malgutasuna ezin hobea da hasieran forma berdina zuten geletan, igeltsuarekin bakoitzari bere itxura pertsonala egiteko. Ataurique eta epigrafia dekorazioak zituen. Arte oso garrantzitzua zuen eta ere estructura interesgarri eta originala. Lehoien patioa (El patio de los Leones) Alhambrako edertasun handiena duen atala da. 1377an eraiki zuen Mohamed V.ak, Jusuf I.aren semeak. Oinplano laukizuzenekoa da, Almeriako 124 kolomako arkupeak inguratua. Erdian hamabi lehoi dituen iturri bat dago eta ingurutik dituen lau ubideek Koranak deskribatutako Paradisuko lau ibaiak adierazten dute. Oso eraikuntza simetrikoa da, arku moten errepikapena eta txandaketagatik gehienbat

Entradas relacionadas: