Arnas aparatua: egitura eta funtzionamendua
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,45 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentu honek arnas aparatuaren funtzioa, egitura eta funtzionamendua azaltzen ditu. Arnas bideen atalak (sudur-hobiak, faringea, laringea, trakea, bronkioak, bronkioloak eta albeoloak), biriken egitura eta babesa, eta arnasa hartzeko eta botatzeko diafragmak eta saihets arteko giharrek duten eginkizuna deskribatzen dira.
Puntos clave
- Arnas aparatuak oxigenoa hartu eta odoleko karbono dioxidoa atmosferara kanporatzen du.
- Arnas bideak kanpotik barrura: sudur-hobiak, faringea, laringea, trakea, bronkioak, bronkioloak eta albeoloak.
- Laringeko epiglotisak elikagaiak arnas bideetan sartzea galarazten du, eta ahots-kordek hotsak sortzen dituzte.
- Trakeako C itxurako pieza kartilaginosoek pasabidea zabalik mantentzen dute.
- Birikak saihets-hezurrek babesten dituzte eta pleura izeneko mintz bikoitzak inguratzen ditu.
- Arnasa goran diafragma uzkurtu eta jaitsi egiten da, eta kaxa torazikoa handitzen da; arnasbeheran erlaxatu eta txikitzen da.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
Arnas Aparatua
Aparatu honek funtzio hauek ditu: kanpoko aireko oxigenoa hartu, odolera eraman eta, aldi berean, odoleko karbono dioxidoa atmosferara kanporatu. Arnas aparatuak bi atal nagusi ditu: birikak eta arnas bideak.
Arnas Bideak: Egitura eta Funtzioa
Arnas bideak, 1etik 6ra bitarteko atalak, kanpotik barrura ordenatuta daude:
- Sudur-hobiak: Ahoaren gainaldeko bi barrunbe dira; airea sartu, berotu eta hezetu egiten da.
- Faringea: Hodi gihartsu eta elastiko bat da; airea laringera eramaten du eta Digestio nahiz Arnas aparatuen elementu komuna da.
- Laringea: Hodi labur bat da, zenbait kartilagoz osatua. Kartilagoetako bat epiglotisa da. Elikagaiak arnasbideetan sartzea galarazten du. Barruan ere ahots-kordak daude. Ahots-kordek, bibratzen dutenean, hotsak sortzen dituzte.
- Trakea: Lepoaren barrualdean goitik behera doan hodia da. Hestegorriaren aurrean dago, horrekiko paraleloa. Trakean zehar C itxurako pieza kartilaginosoak daude, beti pasabidea zabalduta mantentzeko.
- Bronkio eta bronkioloak: Biriketan sartutako bi hodi dira (bronkioak) eta barrurantz jarraitzean, bronkiolo izeneko hodi meheagoak sortzen dira.
- Albeoloak: Bronkioloak adar txikiagotan sakabanatzen dira eta amaieran, pareta mehe-meheko zakuak daude, birika-albeoloak.
Birikak: Egitura eta Babesa
Birikak bi organo arol (esponjoso) dira, saihets-hezurrek babestutakoak.
Pleura izeneko mintz bikoitz batez inguraturik daude; bi pleuren arteko hutsunea pleura-likidoz beteta dago. Eskuineko birika handiagoa da (hiru lobulu ditu), ezkerraldean bihotzak leku handi bat okupatzen baitu.
Arnas Aparatuaren Funtzionamendua
Birika-aireztapen izeneko prozesuan, atmosferako airea biriken barrualderaino sartzen da, eta gero, biriketatik irten eta atmosferara igarotzen da. Hau guztia bi gihar nagusiren ekintzaren ondorioz gertatzen da:
- Diafragma: Biriken azpialdean dagoen gihar bat da. Arnasa gora egitean diafragma uzkurtu, lautu eta jaitsi egiten da, eta kaxa torazikoa handitu egiten da. Arnasbeheran diafragma erlaxatzen da eta kaxa torazikoa txikitzen da.
- Saihets arteko giharrak: Saihets-hezurrak lotzen dituzte. Arnasa goran giharrak uzkurtu eta saihetsak altxatzen dira.
Preguntas frecuentes
Zein da arnas aparatuaren funtzio nagusia?
Kanpoko aireko oxigenoa hartu eta odolera eramatea da, eta aldi berean odoleko karbono dioxidoa atmosferara kanporatzea.
Zertarako balio du epiglotisak?
Laringeko kartilagoetako bat da, eta elikagaiak arnas bideetan sartzea galarazten du.
Nola aldatzen da kaxa torazikoa arnasa hartzean?
Arnasa goran diafragma uzkurtu eta jaisten da eta kaxa torazikoa handitzen da; arnasbeheran diafragma erlaxatzen da eta kaxa torazikoa txikitzen da.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.