Gaixotasunen transmisio bideak eta txertoak: immunitate mekanismoak

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,59 KB
Actualizado el

Resumen

Dokumentu honek gaixotasun infekziosoak nola hedatzen diren azaltzen du: kontaktu zuzena, airea, garraiatzaile inertak eta bektore biziak. Gainera, txertoen mota nagusiak (bizi ahulduak, hilak eta antidiotipikoak) eta immunitate humorala nola sortzen den deskribatzen du.

Puntos clave

  • Gaixotasun infekziosoak kontaktu zuzenez, airez, garraiatzaile inertez edo bektore biziez hedatzen dira.
  • Txertoak immunitatea sortzen dute antigenoa txertatuz, eta memoria immunologikoa eragiten dute.
  • Txerto bizi ahulduek immunitate sendoa eta iraunkorra sortzen dute, mutazio bidez kaltegarritasuna ezabatuta.
  • Txerto hilek edo inaktiboek immunitate ahulagoa eta laburragoa sortzen dute; adjuvanteak erabili ohi dira erantzuna indartzeko.
  • Txerto antidiotipikoak beste antigorputz baten aurka sortutakoak dira eta ez dute kalterik eragiten.
  • Immunitate humoralean, B linfozitoek antigorputzak dituzte eta makrofagoak aurkeztutako antigenoarekin lotzen dira, interleukina bidez aktibatuz.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

Gaixotasunen Transmisio Bideak

Gaixotasun infekziosoak hainbat modutan hedatu daitezke. Hona hemen ohikoenak:

Harreman Zuzena

Interakzioa dago ostalariaren, gaixotasun-iturriaren eta banako osasuntsuaren artean. Adibidez: musuak, sexu-harremanak, edoskitzean edo karenaren bidezko transmisioa. Adibidez: HIESa, sifilisa, herpesa.

Airea

Mikroorganismoek ur-tantatxoetan edo hautsean esekita bidaiatzen dute. Gertuko transmisioa da eraginkorrena. Adibidez: katarro arrunta, gripea, tuberkulosia.

Garraiatzaileak (Bektore Inerteak)

Patogeno bat hedatzeko balio duen edozein likido, elikagai, material edo objekturi garraiatzaile deritzo. Adibidez: kolera, salmonelosia, sukar tifoidea.

Bektoreak (Bektore Biziak)

Patogeno bat transmititzeko gai den edozein organismo. Gizakion kasuan, eramaileak esaten zaie. Adibidez: Lyme gaixotasuna, paludismoa, tifusa.

Txertoak eta Immunitatea

Txertoak, gehienetan, gaixotasun edota infekzioen aurreko prebentzio-neurriak dira. Immunitatea indartzen da, antigenoa (mikroorganismoaren atal bat) txertatuz gero, kasu ohikoenetan, eta ondorioz, memoria immunologikoa eragiten du. Esango genuke hartutako immunitatea dela, jaiotzean ez genuelako eta espezifikoa delako andui jakin batekiko. Hiru mota ezberdin daude:

  1. Txerto Bizi Ahulduak

    Patogeno ahulduak, hau da, kaltegarritasuna mutazio baten bidez ezabatuta dutenak. Arriskutsuak ez diren anduiak edo aldaerak ere erabil daitezke. Adibidez: errubeola, elgorria, poliomielitisa.

  2. Txerto Hilak edo Inaktiboak

    Hildako agente patogenoak. Txerto biziek baino immunitate-erantzun ahulagoa eta laburragoa sortzen dute. Eraginkortasuna hobetzeko, adjuvanteak erabili ohi dira (immunitate-erantzuna indartzen duten substantziak). Adibidez: gripea, amorrua, difteria, tetanosa, B hepatitisa.

  3. Txerto Antidiotipikoak

    Beste antigorputz batzuen aurka sortutako antigorputzak osatzen dituzte. Halako txertoek ez dute kalterik eragiten, ez baitute antigenorik (patogenorik).

Immunitate Humorala

B linfozitoek beren mintzean antigorputzak edo immunoglobulina espezifikoak izango dituzte, eta hauek makrofagoak aurkezten duen antigenoarekin bat egingo dute. Hauek bat egitean, makrofagoak interleukina izeneko molekula bat askatuko du. Horren ondorioz, B linfozitoa aktibatuko da. Bestalde, makrofago horiek beste zelula mota batzuk ere aktibatuko dituzte, T4 linfozitoak, eta hauek interleukina jariatzen dute.

Preguntas frecuentes

Zein dira gaixotasun infekzioso baten transmisio bide nagusiak?

Testuaren arabera, transmisio bideak harreman zuzena, airea, garraiatzaile inertak eta bektore biziak dira. Bakoitzak adibide batzuk ditu, hala nola HIESa, gripea edo paludismoa.

Zer da txerto bizi ahulduak?

Patogeno ahulduak dituzten txertoak dira, kaltegarritasuna mutazio baten bidez ezabatuta. Adibidez, errubeola, elgorria eta poliomielitisa.

Zergatik erabiltzen dira adjuvanteak txerto hilen kasuan?

Txerto hilek sortzen duten immunitate-erantzuna ahula denez, adjuvanteak erabiltzen dira erantzuna indartzeko. Testuak adierazten du substantzia hauek immunitate-erantzuna indartzen dutela.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein da airez hedatzen den gaixotasun baten adibidea?
2. Zer da garraiatzaile inerte bat?
3. Zein txerto mota da amorrua eta difteria bezalakoak?
4. Zein zelula aktibatzen da makrofagoak interleukina askatzean?
5. Zergatik ez dute txerto antidiotipikoek kalterik eragiten?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.