Barne Migrazioak: Ezaugarriak, Korronteak eta Ondorioak

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,81 KB

Barne migrazioak: definizioa

Herrialde baten mugen barruan izaten diren biztanleria-mugimenduak dira. Bi motatakoak dira: barne migrazio tradizionalak eta gaur egungoak.

Barne migrazio tradizionalaren ezaugarriak

  • Denbora-tartea: XIX. mendearen azken herenaren eta 1975eko krisi ekonomikoaren artean gertatu zen.
  • Bolumena: Oso handia izan zen, 11 milioi pertsona baino gehiagori eragin zien.
  • Zergatia: Lana lortzea izan zen arrazoi nagusia.
  • Profila: Emigratu zuten gehienak gazteak izan ziren.
  • Norakoa: Migrazio gehienak landatik hiri handietara izan ziren.

Barne migrazioko korronte tradizionalak

a) Aldi baterako migrazioak

XIX. mendearen azken herenaren eta 1960ko hamarkadaren artean izan zen nagusiki. Migratzaileen asmoa itzultzea zen, ez bertan geratzea. Batzuetan urte sasoiko lekualdatzeak ziren nekazaritza-lanak egiteko; beste batzuetan, hiriko aldi baterako lekualdatzeak, landan lan gutxi baitzegoen.

b) Nekazarien exodoa

XIX. mendearen azken herenetik 1975era arte iraun zuen. Landa-eremuetatik hiri-eremuetarako migrazioa da, bizi osorako edo aldi luze baterako. Bost etapa bereiz daitezke:

  • 1875-1930: Nekazarien exodoa neurrizkoa izan zen (eskulana soberan egotea, herri-lanen gorakada Primo de Riveraren diktaduran). Kate moduko migrazioa izan zen.
  • 1931-1950: Exodoa gelditu egin zen Gerra Zibila, krisi ekonomikoa eta gerraostea zirela medio. Hiriek hornidura-arazo larriak izan zituzten.
  • 1951-1975: Exodoak goia jo zuen hazkunde demografikoaren, nekazaritza tradizionalaren krisiaren eta turismoaren boomaren ondorioz. Hiri handietara joan zen biztanleria (adibidez, Madrilera).
  • 1975etik aurrera: Exodoak behera egin zuen. Krisia zela eta, hiriak erakargarriak izateari utzi zioten.
  • Gaur egun: Nekazarien exodoa oso txikia da, baina adituek diote nekazaritzaren modernizazioaren ondorioz indar handia hartuko duela.

Barne migrazio tradizionalen ondorioak

  • Demografia: Biztanleriaren banaketan desoreka eragin du (barrualdea hustea eta hiri handietan dentsitate handiak). Maskulinitate-indizea handitu da, landa-guneak zahartu dira eta hiriak gaztetu.
  • Ekonomia: Landa-eremuetan hasieran baliabide gehiago izatea ekarri zuen, baina denborarekin azpipopulazio-desekonomiak eragin zituen.
  • Gizartea: Asimilazio-arazoak sortu zituen.
  • Ingurumena: Ekosistema asko abandonaturik geratu ziren (batez ere mendialdekoak). Gainera, atmosferaren kutsadura, hondakinak eta zarata areagotu egin ziren.

Entradas relacionadas: