Bigarren industria iraultza

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,26 KB

4.Bigarren industria-iraultza: industria iraultzaren sorrera

Industria berriak eta industria-potentzia berriak

1870tik aurrera, Energia-iturri berriak probatu zituzten: elektrizitatea eta petrolioa. Ehungintza nagusitasuna galduzuen.

-Sektore Siderurgikoa: Bessemer labearen asmakuntzaren ondorioz, izugarrizko prozesua Abiarazi zen, labe mota horrek altzairu kopuru handiak merke ekoizteko aukera Ematen zuen.

-Elektrizitate-industria: Elektrizitatea ekoizteko eta banatzeko sortu zuten, makinak mugiarazteko (trenbide Elektrikoa, metroa..) eta komunikazio mota berriak garatzeko (telefonoa eta Irratia). Argi elektrikoaren sorrerak izugarrizko aldaketak eragin zituen Eguneroko bizitzan.

-kimika-industrian: Zenbait lehengai erabiltzen ziren produktu berriak sortzeko: botikak, produktu Sintetikoak, dinamita, zeluloidea..

Bi garraiobide Berri automobilak eta hegazkinak, petrolioa erabiltzen zuten erregai gisa.

Industria Modernoak bi herrialdetan garatu ziren Estatu Batuetan eta Alemanian.

Enpresa handiaren eta banka modernoaren sorrera

Industria-iraultzaren hasieran, enpresa Gehienak txikiak ziren. Industrializazio-prozesuak aurrera egin ahala, fabrikak Gero eta handiagoak ziren.

Sozietate anonimoak sortu zituzten Non enpresak akzioetan banatzen du behar duen  kapitala. Hainbat pertsonak Akzioak erosten dituzte eta enpresako bazkide bihurtzen ziren. Akzioak burtsan Salerosten dira.

Bankuak ekonomiaren funtsezko Elementu bihurtu ziren. Enpresei dirua uzten zieten eta partikularren eta Enpresen arteko bitartekari izaten hasi ziren.

Ekoizpen-sistema berriak

XIX. Mendearen Amaieran, lan sistema berriak sortu zituzten:

-Taylor ingeniariak Taylorismo izeneko sistema asmatu zuen: langile bakoitza ataza jakin batean espezializatzen Zen eta eginiko lanaren arabera jasotzen zuen soldata.

-Henry Ford Enpresaburuak serieko ekoizpena hedatu zuen honi, Fordismoa deitu zion. Produktuak Langile batetik bestera joaten ziren, muntaketa kate baten bitartez.

Entradas relacionadas: