Biztanleria piramidearen iruzkina
Clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,42 KB
piramidea--grafiko hau Espainiako 2008ko biztanleriaren piramidea da, eta sexuaren eta adinaren araberako egitura demografikoa irudikatzeaz gain, gertaera demografiko garrantzitsuenak islatzen ditu. -Sexuaren araberako egiturari dagokionez, piramidea nahiko simetrikoa da; dena dela, oinarrian ikusten da gizonezko gehiago jaiotzen direla emakumezkoak baino. Hori normaltasunaren barruan dago, biologikoki mutil gehiago jaiotzen direlako beti. Gizonezkoen nagusitasun hori mantentzen da adin gazteetan, Espainian immigrazioak gora egin duelako. -helduen taldean (50-54 urtekoak) sexuen efektiboak berdindu egiten dira, eta handik aurrera, emakumezkoak dira nagusi, batez ere piramidearen goiko taldeetan, bizi itxaropena altuagoa daukatelako, sendotasun biologikoan eta bizi-estilo osasuntsuagoan oinarrituta. Hala ere, ezberdintasun hori murriztu egin ahal da emakumezkoen bizi-estiloa gizonezkoen bizi estilora hurbiltzen den neurrian (tabakismoa, alkohola...). -adinaren araberako egiturari erreparatuz gero, hauxe aipatu behar dugu: • oinarria (0-14 urtekoak, gazteak) estua da, jaiotza-tasa oso txikia delako. 1975etik aurrera Espainiako jaiotsa-tasak behera egin zuen; alde batetik, gizartearen pentsamolde eta balioak aldatu zirelako (emakumearen kanpoko lana, antisorgailuen erabilera, abortua, seme-alaben zainketa balioestea, familia eredu ezberdinak...), eta beste aldetik, krisi ekonomikoaren ondorioz eskontzeko adina atzeratu egin zelako. Dena den, aipatu behar dugu jaiotzen berreskurapena nabaritzen dela piramidearen oinean: 0-4 urteko ntaldea goikoa baino zabalagoa da, atzerriko immigrazioari esker (immigrateen jaiotza-tasa altuagoa da eta). • Erdiko zatia (15-64 urtekoak, helduak) oso zabala da, helduen kopurua handia delako; haiek dira nagusitzen direnak. Horren arrazoia heriotza-tasa orokorra txikia izatea da, bizi-itxaropenak gora egin du. • goiko aldea (≥654 urtekoak, adinekoak) ere nahiko zabala da, adinekoen kopurua handia delako eta gazteen kopurua gainditzen du. Hori gertatzen da, aurreko taldean bezala, heriotza-tasa txikiaren eta bizi itxaropen handiaren ondorioz.. -Beraz, ESpainiako piramidearen profila kutxatila-itxurakoa da, herrialde garatuetakoa, eta biztanleria zaharkitua islatzen du. -Biztanleriaren zahartzearen ondorioz langile aktiboen kopurua murriztiztu egin da, eta pentsioetako, osasun arloko nahiz adinekoak zaintzeko gastuak handiagotzen dira. Horrek eragina handia dauka ongizate-estatuaren mantenuan. -ESpainiako gertaera demografiko aipagarrienak piramidearen sartune eta irtenuneen bitartez aztertzen dira. Goitik hasita, hauek bereizten ditugu: •piramidearen goiko aldean, emakumezkoen partean agertzen diren irtenuneak emakumezkoen bizi-itxaropen