Eboluzioaren Teoriak eta Giza Espeziearen Garapena
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,55 KB
Neodarwinismoa edo eboluzio-teoria sintetikoa
Izen hori du biologiaren hainbat eremu batzen baititu; esaterako, genetika, paleontologia, biokimika eta ekologia.
- Lamarckismoa baztertzen du.
- Aldakortasun genetikoa bi prozesuk eragiten dute: mutazioek eta birkonbinazioak.
- Hautespen naturalak eragina du aldakortasun genetikoan.
- Hautespen naturalak populazio baten aleloak aldatzen ditu.
- Populazioak eboluzionatzen du, ez banakoek.
- Pixkanaka gertatzen da eboluzioa.
Oreka taiduna
Teoria horri oreka taidunaren teoria esaten zaio eta teoria sintetikoaren gradualismoaren alternatiba bat proposatzen du. Niles Eldredge eta Stephen Jay Gould paleontologoek proposatu zuten, fosilen erregistroan ikusten zituzten jauzi handiak azaltzeko.
Teoria horren arabera, eboluzio-aldaketa guztiak ez dira mailaz maila gertatzen. Egonkortasun-garai horiei estasi-garaiak esaten zaie. Espeziazio izeneko tarte motz batzuk egon ohi dira egonkortasun-garaien tartean.
Espezieak eta espeziazioa
Espeziazioa esaten zaio aurretik zegoen espezie batetik abiatuta beste espezie bat sortzen duten prozesuei.
Funtsezkoa da ale ugalkorren isolamendua gertatzea; funtsezkoa da espezie bereko bi populazioren artean geneen fluxu etengabea nola edo hala etetea. Populazioen isolamendu geografikoa da moduetako bat: hesi geografiko bat agertzen da.
Populazio bakoitzaren hasierako material genetikoa mailaz maila bereizten joaten da, mutazioaren eta birkonbinazioaren bidez. Denboraren poderioz, populazioak ez dira berdinak izango, ez jokabidean, ez itxura morfologikoan, ez eta itxura fisikoan ere.
Giza espeziearen jatorria eta eboluzioa
Arbaso berak
Giza espeziea da gaur egun hominidoen familiako ordezkari bakarra. Hominidoen familia primateen ordenakoa da, tximino antropoideekin, mundu berriko eta zaharreko tximinoekin eta prosimioekin batera.
Zutikako jarrera
Bi hanken gainean oinez ibiltzea da, eskuak lurrean jarri gabe. Aldaketa nagusiak hauek dira:
- Beheko gorputz-adarrak hazi eta goikoak eta enborra baino luzeagoak bihurtu ziren.
- Pelbisa txikiagotu eta zabaldu egin zen, lehen baino beherago kokatuz.
- Bizkarrezurrak S forma hartu zuen, lau kurbarekin.
- Zulo okzipitala burezurraren behealdean kokatu zen.
- Oineko behatz lodia luzatu egin zen eta besteen paraleloan jarri zen.