Nerbio Sistema: Egitura eta Funtzioak
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,88 KB
Telentzefaloa (Garuna)
Gero eta konplexuagoa da, eta garun-azala garatzen joan da. Ugaztunetan dago garatuen, eta gizakietan barruko espazio gehiena okupatzen du. Azalera oso biribilkatuta dago, eta zirkunboluzioak eta zisurak eratzen ditu.
Mesentzefaloa
Ikusmenarekin eta entzumenarekin lotutako tuberkulu batzuk dira.
Erronbentzefaloa (Zerebeloa)
Mesentzefaloaren eta bizkarrezur-muinaren artean dago. Metentzefaloak (zubia eta zerebeloa) eta mielentzefaloak (bizkarrezur-erraboila) osatzen dute. Bizkarrezur-erraboilak metentzefaloa eta bizkarrezur-muina lotzen ditu.
Bizkarrezur-muina
Entzefaloaren oinarritik bigarren gerri-ornora bizkarrezurraren barrutik doan nerbio-hodia da. Ependimo izeneko erdiko hodi txiki bat dauka, materia grisarekin inguratuta, eta horren ondoan materia zuria. Substantzia grisa metatzeko moduak tximeleta baten forma du, lau adarrez osatua: bi aurreko eta bi atzeko.
Funtzioak
- Nerbio-sorten bidez, sentimen-nerbioen bulkadak entzefaloko kontrol-guneetara hedatzen dira; horietatik, organo efektoreetara helarazten dira erantzun eragileak.
- Jarduera erreflexuak kontrolatzen ditu.
Nerbio Sistema Periferikoa
Nerbio sistema zentraletik irteten edo bertan sartzen diren nerbioek osatzen dute.
- Sentimen-nerbioak: estimuluak errezeptoreetatik koordinazio-zentroetara bidaltzen dituzte.
- Nerbio eragileak: bulkada koordinazio-zentrotik organo efektoreetara eramaten dute.
- Nerbio mistoak: bi motatako zuntzak dituzte.
- Burezurreko nerbioak: entzefalotik irteten dira.
- Bizkarrezurreko nerbioak: bizkarrezurretik irteten dira.
Sistema Somatikoa
Eskeletoko muskuluak kontrolatzen ditu, modu kontzientean, eta erantzuna kanpoko aldaketei ematen die.
Sistema Autonomoa edo Begetatiboa
Gizabanakoa bere ekintzez ohartu gabe funtzionatzen du.
- Sistema Sinpatikoa: orokorrean, organismoa ekintzarako prestatzen du (bihotz-taupaden kopurua handiagotu, begi-niniak dilatatu...). Energia-gastua handiagotzen du.
- Sistema Parasinpatikoa: organismoa erlaxatu eta lagungarria da energia aurrezteko (bihotz-taupaden kopurua murriztu, digestioa bizkortu...).
Nerbio Sistemaren Jarduna
Nerbio sistema zentralera errezeptoreek harturiko informazioa heltzen da. Informazio hori nerbio-zentroetara eraman eta bertan prozesatu ondoren, organo efektoreetara bidaltzen da.
Erantzun Motak
- Borondatezko Ekintzak: Errezeptoreek estimuluak hartzen dituzte, bizkarrezur-erraboiletik garun-azalera doaz, eta garun-azaletik organo efektoreetara bidaltzen dira erantzuna emateko.
- Ekintza Automatikoak (Erreflexuak):