Egonkortze plana

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,81 KB

1959tik 1973ra, Espainiako ekonomia inoiz ez Bezalako abian hazi zen XX. mendean. Ekonomia-aldaketak eraldakuntza sakona eragin zuen espainiar gizartean. Dena déla, ekonomia eta gizartea bilakatu baziren era, ez zen politikan Berrikuntza sakonik egin, eta frankismoak diktadura izateari eutsi zion. Erregimenari aurre egiteko mugimenduak sortu ziren, eta haien artean, Langileen, ikasleen eta auzokideen protestak Nabarmendu behar dirá. Franco laster desagertzekoa zela eta argi Geratu zen espainiar gizartearen zati handi Batek ez zuela frankismoak jarraitzerik nahi.

1.-Espainiako ekonomiaren aldaketa

1950eko Hamarraldiaren erdialdean begi-bistakoa zen agortuak zeudela Espainiako Ekonomia garatzeko aukerak, herrialdea autarkia-sisteman txertatua baitzegoen. Hori déla eta, ezinbestekoa izan zen Norabidez aldatzea espainiar ekonomian.

Francok 1957an osatutako gobemuak eta 1960ko hamarkadan izandako guztietan, teknokratak Nagusi izan ziren. Politikari-belaunaldi berri horren iritziz, Ekonomia-hazkundea gizarte-egonkortasunaren bermerik hoberena ¡zango zen; politikari haietakp batzuk Opus Dei Erakundeari lotuta zeuden. Haien profila teknikoagoa zen ideologikoa baino. Diktadura inola ere ezbaian jarri gabe, erreformismo teknikoaren alde egin Zuten, autarkiak ekonomiara eta gizartera ekarritako kinka larriari irtenbide Bat emateko.

Ekonomia-politika Zuzentzeko lehen ekintza Egonkortasun Plana deritzonaren eskutik etorri zen. Bi Helburu izan zituen: aurreko urteetako estatuaren esku-hartze handiari bukaera Ematea, eta merkataritza eta finantzak liberalizatzeko oztopoak kentzea.

-Ekonomia egonkortzea. Inflazioa murrizteko, Interes-tasak igo, eta soldatak izoztu ziren. Defizit publikoa mugatzeko, Zerga-erreforma proposatu zen.

-Ekonomiaren Barne-liberalizazioa. Estatuko erakunde esku-hartzaileak ezabatu eta prezioen Erregularizazioaz.

Ekonomiaren kanpo-liberalizazioa. Atzerriko salgaiak Sartzeko oztopoak kentzea eta kanpoaldeko kapitalen inbertsioa sustatzea izan Ziren helburuak. Ildo horretan, pezetaren balioa is %50 debaluatu zen Dolarrarekiko.

Konpromiso horien ordainez, nazioarteko hainbat Erakundek Espainiari diru-maileguak

eman zizkioten, ekonomiaren egoera larriari aurre Egiteko.

1960ko Hamarkadan, egonkortasun-ekimenari Ekonomia eta Gizartea Garatzeko Planak Gehitu zitzaizkion. Guztira, hiru plan, eta hirurak launa urtekoak. Planok bi Jarduketa-ildo handiri ekin zioten: batetik, egiturazko ekintzei, industriaren Gabezia batzuk konpontzeko eta bestetik, garapen-poloei, industrializazio Urriko lekuetan industria berriak sustatu ziren. Garapen Planek, ekimen Pribatua azpiegituraz eta oinarrizko gaiz hornitu zuten, eta horrek Industria-hazkundea sustatu zuen.

2.-Desarrollismo Ekonomikoa



Entradas relacionadas: