Eguneroko Arazoak Euskaraz: Lagunarteko Gutuna eta Kexa Ofiziala
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,77 KB
Lagunarteko Gutuna: Bakardadeari Aurre Egiteko Aholkuak
Kaixo Jose!
Aspaldian ez nekien hain gaizki zeundela. Hain zaila al da harremanak izatea? Ez al daukazu inor konfiantzazko kafe bat hartzeko?
Zerbait egin behar duzu egoera hau aldatzeko, izan ere, oso irekia zara eta beti zaude prest planak egiteko. Horregatik, bultzada bat behar duzu gauza desberdin gehiago egiteko.
Aukerak Harreman Berriak Egiteko
- Gimnasioa edo polikiroldegia: Gimnasiora joan zaitezke jende desberdinekin egoteko; edo polikiroldegian ere, gauza desberdinak ematen dituzte (spinning, padel, yoga...). Han aukera bat daukazu jendea ezagutzeko.
- Euskaltegia: Beste aukera bat euskaltegi batera joatea da. Zu orain Bilbon zaude lanean, eta hemen euskara ia-ia ezinbestekoa da lantegian. Ni ere euskaltegian nago, eta giro oso ona dago. Eskolara adin desberdinetako jendea joaten da, eta jarduerak edo afariak antolatu ditzakezue elkar hobeto ezagutzeko.
- Lantokia eta pintxo-potea: Bestalde, lantokian ere badaukazu beste aukera bat: euskaldunok beti gaude prest parranda egiteko edo taberna batera joateko. Orain modan dago pintxo-potea egitea ostegunero. Zergatik ez duzu hori proposatzen? Ziur aski pertsona bat baino gehiagok esango du baietz. Egia da gu pixka bat itxiak garela, baina plan horiei inoiz ez diegu esaten ezetz. Anima zaitez!
Laguntza Profesionala Bilatu
Eta beste gauza bat esan behar dizut: ez da ezer gertatzen psikologoarenera joateagatik. Deprimituta bazaude, zoaz espezialista bat ikustera eta tratatu zure arazoa berarekin; berak nik baino hobeto eman ahal izango dizkizu irtenbideak.
Uda eta Plan Berriak
Anima zaitez, mutil! Orain uda etorriko da eta hemen plan asko dauzkagu egiteko: hondartza, mendira, herriko jaiak... Hurrengo astean deituko zaitut.
Musu handi bat,
[Zure izena]
Kexa Gutuna: Inprimagailu Akastuna
JLN CenterDonibane kalea, 3
32127 Bilbo
Jauna/Anderea:
Pasaden astean, inprimagailu berri bat erosi nuen zure Bilboko dendan. HP bat zen, eta langileak esan zidan oso azkarra zela eta nola funtzionatzen zuen azaldu zidan.
Etxera heldu nintzenean, inprimagailua martxan jarri nuen eta ez zuen ezer egin: ez zuen inprimatu, ezta papera hartu ere. Froga bat egiteko, tintak atera eta berriro jarri nituen bere lekuan, baina inprimagailuak ez zuen ezer egin.
Hurrengo egunean dendara joan nintzen, eta dendako mutil batek esan zidan kexa bat aurkeztu behar nuela inprimagailu berri bat lortzeko. Espero dut arazo hau laster konpontzea.
Nirekin harremanetan jarriko zaretelakoan, agur.
Balmasedan, 2016ko urtarrilaren 23an
Sinadura eta izena