Energia eta Elektrizitatea: Oinarrizko Kontzeptuak

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Tecnología

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,05 KB

Energia Motak

  • Energia mekanikoa: mugimenduari lotutako energia
  • Energia elektrikoa: deskarga edo korronte elektrikoei lotutako energia
  • Energia termikoa: beroari lotutako energia
  • Argi energia: argiak berarekin dakarren energia
  • Energia nuklearra: erreakzio nuklearrei lotutako energia
  • Energia kimikoa: erreakzio kimikoek askatzen duten energia

Energia Eraldaketa

Energia mota oro eralda daiteke beste bat lortzeko. Adibidez, aerosorgailuen hegalek bira egitean, haizearen energia mekanikoa energia elektriko bihurtzen da sorgailuan, haren ardatza hegalen ardatzari lotuta baitago. Energia erabiltzean ez da xurgatzen, eraldatu baizik.

Lana

Lana egin behar da karga bat lurretik altxatzeko, gorputz bat bultzaka edo tiraka mugitzeko, malguki bat konprimitzeko edo korronte elektrikoari eusteko.

Energia Iturriak

  • Energia iturri berriztagarriak: ahituko diren beldurrik gabe erabil daitezkeenak.
  • Energia iturri berriztaezinak: mugatuak dira eta ezin dira berez berritu.

Iturri Berriztaezinak

  • Petroleoa: gordina eta likatsua den substantzia bat da.
  • Ikatza: karbonoz osatutako harri bat da.
  • Gas naturala: hidrokarburoen nahasketa bat da. Gas bideen bidez garraiatzen da.
  • Mineral erradiaktiboak: atomoak puskatzean sortzen da energia.

Korronte Elektrikoa

Elektrizitatea fenomeno fisiko bat da, karga elektrikoek eta haien arteko elkarrekintzak eragindakoa.

Karga Elektrikoa

Gorputzak atomoz osatuta daude, eta atomoak neutroiez, elektroiez eta protoiez. Protoiek eta elektroiek karga elektriko deritzon propietate bat dute.

Korronte Elektrikoaren Efektuak

  • Bero efektua
  • Argi efektua
  • Efektu magnetikoa
  • Efektu kimikoa

Elektrizitate Sorgailua

Korronte elektrikoa sortzeko eta hari eusteko behar den tentsioa iraunarazten duten gailuak dira.

Elektrizitatea Ekoizteko Moduak

  • Erreakzio kimikoetatik, pilak eta bateriak erabiliz.
  • Mugimendutik, makina elektromagnetikoak erabiliz.
  • Argitik, zelula fotovoltaikoak erabiliz.
  • Marruskadura bidez eta presio bidez.
  • Bero bidez, termopareak erabiliz.

Korronte Zuzena

Elektroiak beti noranzko berean mugitzen dira.

Korronte Alternoa

Poloak trukatu egiten dira aldian-aldian.

Elektromagnetismoa

  • Korronte elektrikoek eremu magnetikoak sortzen dituzte.
  • Eremu magnetikoek korronte elektrikoak sortzen dituzte.

Indukzio Elektromagnetikoa

Elektrizitatearen eroaleetan korronte elektrikoa sortzen da haien inguruan iman bat hurbiltzen eta urruntzen dugunean.

Makina Elektrikoak

Elektrizitatearen eta magnetismoaren arteko lotura erabiltzen da hainbat makinatan efektu erabilgarri bat lortzeko.