Enpresaren kokapena

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,74 KB

A-Gizarte-erantzunkizun korporatiboa(GEK): Enpresek gizarte- eta ingurumen-kezkak borondatez eta modu aktiboan txertatzea, bai beren merkataritza-eragiketetan, bai eta interlokutorearekin dituzten harremanetan ere, enpresaren lehia-egoera eta balio erantsia hobetzeko helburuarekin. Indarreko legedia bete behar dute, lege betetze hori ez da gizarte-erantzunkizun korporatiboaren barruan sartzen,gizarte-erantzukizun korporatiboa aplikatzeko abiapuntua besterik ez da legeak betetzea.

B-Balantze soziala: Balantze soziala enpresak gizartea aintzat hartuta egindako jarduerak modu eskematizatuan jasotzen dituen dokumentua da. Borondatezkoa da.
C-Etika negozioetan: Jarduera guztietan: kudeaketan, produktuen kalitatean, eta batez ere, enpresaren barne- eta kanpo-harremanetan,zintzotasunez jokatu behar baita.
Etika printzipioak aplikatzen baditu negozioetan, etekinak lortuko ditu:
-Izen ona, onarpena eta lehentasun-maila hobetuko ditu lehiakideekiko, eta, horren ondorioz, enpresaren lehiakortasuna handitu egingo da.
-Bezeroen eta hornitzaileen leialtasuna lortuko du eta, horrela, salmentak handituko dira.
-Langileak motibatuta egon eta lana hobeto egingo dute, eta horrela produktibitatea handituko da.
-Finantza-babes handiagoa izateko aukera edukiko du,etikaz jokatzen badu enpresari buruzko txostenak hobeak izango baitira.
4.Hazkunde-estrategiak: -Kokapena: Kokatzeko leku egokia aukeratzeko:
-Merkatuaren eskaria: Aztertu behar da eskaini nahi den produktuak zenbateko interesa sorrarazten duen enpresak kokatu nahi duen herri edo ingurunean.
-Lehengaien hornidura: Interesatzen zaizkigun lehengaien kalitatea, kostua eta eskuratzeko erraztasunak aztertu behar dira.
-Lan merkatua: Hau da, enpresan lan egin dezaketen langileak, haien ezagutza teknikoak, gizarte- eta lege-egoera, eta abar.
-Komunikabideak eta garraioa:Kontuan izan behar da enpresa kokatu nahi den lekuan erabiltzeko moduko garraiobiderik badagoen, eta garraioak erraz heltzeko moduko lekua den, bai eta leku horrek beste enpresa batzuekiko komunikaziorako erraztasunak dituen ere.
-Hornidurak: Horniduren erskuragarritasunari buruzku informazioa izan behar da; adibidez, elektrizitatea, ura eta telefono-lineak izateko aukera.Haien kostua aztertu behar da.
-Eraikuntza-lanen eta orubearen kostua: Prezioa ez da berdina izaten leku guztietan.
-Legedia: Jakin behar da zer lege-arau eta muga dauden, dela zergen ,dela merkataritzaren alorrekoak.
-Inbertsioa eta finantziazioa: Kontuan izan behar da ekonomia baliabideak lortu behar direla,eta, beraz, komeni da enpresa kokatzen den lekuan finantza-erakundeak oso eskuragarriak izatea eta gure inbertsioak egiteko aukerak izatea.
-Eskualdearen ekonomia-garapena:Hautatzen den eskualdearen garapen-maila aztertu behar da, aldagai hori adierazle ona baita enpresaren etorkizuna aurreikusteko. 
Dimentsioa: Dimentsioa enpresaren ekoizpen ahalmena da.Enpresaren kokapena eta dimentsioa zehaztea enpresa sortzean aldi berean hartu beharreko erabakiak dira. Enpresak zer dimentsio izan behar duen erabakitzeko, lehenik eta behin, behar den ahalmena eta kokapena jakin behar dira.Behar den ahalmena denbora-aldi jakin batean lor daitekeen ekoizpen-maila gorenari deritzo.Datu hori jakiteko,lehenbizi, eskariaren aurreikuspena egin behar da; hau da, merkatu azterketa bat.

Entradas relacionadas: