Eredu Atomikoak eta Atomoaren Egitura: Gida Osoa

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Química

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,47 KB

Eredu Atomikoak: Dalton, Thomson, Rutherford eta Bohr

Materia atomo deitutako partikulez osatuta dago. Atomoa zatiezina da. Atomoak proportzio finkoetan konbinatzen dira molekulak osatzeko. Substantzia batean molekula guztiek masa eta propietate berdinak dituzte.

Thomsonen Eredu Atomikoa

Atomoak partikula desberdinez osaturik daude: karga elektriko negatiboa (-) duten eta mugikorrak diren batzuk, eta karga elektriko positiboa (+) eta mugiezinak diren besteak. Atomoa karga positiboa duen esfera trinkoa da, eta barruan elektroiak daude.

Rutherforden Eredu Atomikoa

Atomoaren barne-antolamendua asmatu zuen: nukleo bat dago, zeinetan masa kontzentratuta baitago. Nukleoaren karga positiboa (+) da. Elektroiak, edo karga negatiboa (-) duten partikulak, nukleoaren inguruan biraka ari direlarik. Nukleoaren karga positiboa orekatzeko adina elektroi dago; beraz, atomoa neutroa da.

Bohren Eredu Atomikoa

Elektroiak nukleoaren inguruan biraka daude orbita zirkular zehatzetan. Sommerfeldek eredu hau zabaldu zuen, orbitak eliptikoak ere izan zitezkeela esanez.

Atomoaren Egitura

  • Atomoaren erdian nukleo positibo bat dago, honetan ia masa osoa kontzentratuta dagoelarik.
  • Nukleoan karga positiboa duten partikulez gain, kargarik gabeko beste partikula batzuk daude, neutroi izenekoak. Neutroiek ia protoiaren masa bera dute.
  • Atomoen tamaina oso txikia da; txikiena Hidrogenoa da. Atomo batek 1 e (elektroi), 1 p (protoi) eta 1 n (neutroi) dauzka, eta bere tamaina 10⁻¹⁰ m-koa da.
  • Nukleoaren eta elektroien arteko distantziak oso handiak dira.

Teoria Atomiko-Molekularra

  • Substantzia guztiak molekulaz osatuta daude; hauek, aldi berean, atomoz osatuta daude. Atomoak zatiezinak dira.
  • Atomo mota bakoitzari elementu kimiko deritzo, eta bakoitza sinbolo baten bidez adierazten da.
  • Atomoak elkartu egiten dira konposatuak sortzeko. Konposatu horietan mota bakoitzeko atomo kopurua zenbakizko erlazio konstante eta sinple baten bidez adierazten da, hau da, zenbaki osoen proportzioetan.
  • Molekula baten atomoak berdinak ala desberdinak izan daitezke. Horren arabera bi mota daude:
    • Bakunak: atomo guztiak berdinak dira (adibidez, monoatomikoak, diatomikoak, triatomikoak).
    • Konposatuak: atomo desberdinez osaturik (adibidez, diatomikoak, triatomikoak, tetratomikoak).