Eskultura erromanikoa

Clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,95 KB

BURGOSEKO KATEDRALA: XII. Mendean eraikia, riems eta amiensekokatredaletik jasotako inspirazioaren ondorioz. / oinplanoari dagokionez, gurutze latindarrekoa da 3 nabe dituelarik, girola bikoitzarekin, erdigunean transeptuarekin erdi jaitsita, eta sarreran 2 dorrerekin alde bakoitzean, eta bi dorreen erdian arrosa lehio bat. Material gisa harria erabili zuten. / Lehen esan bezala arku zorrotzekoa da. Gurutze ganga, gurutzatzen diren bi arku zorrotzek eta alboetan egitura zarratzen duten lau arku zorrotzen osatzen da./ Euskarriei dagokionez, gangaren pisua kontrolatzen dute ( pilare faszikulatuak, arbotanteak etakontrahormak, tribunari eusten diotenak ). / -egitura bertikalaren garrantzia eraikinean, -hutsuneak nagusi murruaren gainetik, -beirateak. / Funtzioari dagokionez, eraikuntza erlijiosoa da, katedrala delako. Azkenik egilea anonimoa da.

TOLEDOKO AMA BIRJINA: XIV. Mendean egin zen. Bere garaiean, katedraleko atariko mainelean kokatuta egon zen. Eskultura motari dagokionez, konkor osokoa da, hau da, debozio irudia. Materialari dagokionez, alabastroa da eta polikromatuta dago ( ehundura finak eta lehunduak ). Gaia erlijiosoa da, ama birjina haurrekin agertzen delako. Konposizioa taldekoa da, ama birjina eta haurra agertzen direlako. Mugimendua dela eta, naturalismoarekiko joera dauka: proportzio naturalak ditu, keinu gizatartuak eta arroparen tolesturak naturalak dira. Azalaren trataera erreparatuz, gorputz liraina eta azal leuna daukala esan dezakegu. Irudien eta arropen bolumenak erromanikoan baino naturalagoak eta errealistagoak dira. Egilea anonimoa da. Estiloari dagokionez, naturalismoa nagusitzen da, baina idealista izan ere, ideia erlijiosoak adierazteko biderik onena zela konsideratzen zen.

Entradas relacionadas: