Euskal Herriko eta Espainiako Erliebea: Mendiak eta Sakonuneak

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Geografía

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,64 KB

Espainiako eta Euskal Herriko Erliebea

Kanariar uharteak: Hondoratutako zokalo zahar batean sumendi-jarduera bat hasi zen (Hirugarren Aroan). Hiru paisaia nagusi: sumendi-konoak, galdarak eta malpaís-ak. Tenerife irlan Teide sumendia dugu, Espainiar estatuko gailurra.

Kanpoaldeko mendiak

Penintsularen ertzean daudenak. Pirinioak. Kataluniako kostako mendikateak: Mendikate betikoak:

Mendi periferikoak

Goi-lautadaren ingurukoak, orogenia alpetarrak sortuak. Galizia-Leongo mendigunea: Kantabriar mendikatea: Euskal mendiak: Iberiar mendikatea: Sierra Morena.

Ebroko sakonunea eta Guadalquivirreko sakonunea

Hiruki forma dute, jatorri alpetarretako sakonuneak dira, eta izena eman dien ibai handi batek drainatzen ditu.

Euskal Mendiak

Pirinioen mendebalderantz duen luzapena dira. Kareharrizko mendilerroen multzo bat dira. Moldatze karstikoak garrantzi handia du hemen. Orogenia alpetarrak altxarazi zituen. Altuera 1000-1500 metro ingurukoa da.

Bilbotik Biarritzera doan kostako erliebea

Harritsua eta belartsua da eta kostarekiko perpendikularrak diren ibaiek mozten dute. Ibai horiek itsasadarrak eratzen dituzte Baionan, doan kostaldea zuzena eta hareatsua da, eta hondartza eta duna ugari ditu.

Ebroren sakonunea

Pirinioen eta Euskal mendien paraleloa da hegoaldetik. Material konglomeratuak dira nagusi, eta erliebea uhindua da.


Euskal Herriko erliebe unitateak:

  • Euskal Herria aipatuko dugunean gorago agertzen den lurraldeaz arituko gara, alegia, euskaraz hitz egiten dutenen lurraldea. Euskadi aipatzean, berriz, Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak osatzen duten Autonomi Erkidegoaz arituko gara.

  • Euskal Herria Pirinioen mendebaldeko muturrean kokatzen da, Bizkaiko Golkoaren inguruan. Egun, lau herrialde Espainiaren barruan daude; beste hirurak, berriz, Frantzian.

Euskal Herriko erliebea hiru unitatek osatzen dute: Pirinioek, Euskal mendiek eta Ebroren sakonunea.

Pirinioak

Pirinioetan ardatz-sektorea eta Pirinioen aurre daude. Orogenia alpetarrak altxarazi zituen.

  • Pirinioen ardatza Hego Euskal Herriaren hegoaldetik, altuera ertainak ditu (Aiako Harria, Larrun, Bortziriak, Mendibeltza … ) Kuartzitak, granitoak eta kareharriak dira nagusi.


Klima ozeanikoa

Klima ozeanikoaren ingurua Iberiar Penintsularen iparraldea da: Bizkaiko golkoaren ingurua eta Galizia.

● Prezipitazio ugariak, erregularrak eta leunak dira. Urteko kopuru osoa 800 mm-tik gorakoa da, eta urtean 150 egunetan baino gehiagotan egiten du euria. Eurien banaketa nahiko erregularra da, inguru horretan fronte polarreko borraskek etengabe jarduten dute eta. Prezipitazio gutxien udan izaten da. Prezipitazioen forma leuna da eta, gehien bat, euri forman.

● Tenperaturei dagokienez, kostaldean, bitarte termikoa txikia da (9º C - 12º C bitartean). Horren arrazoia itsasoaren eragina da. Uda freskoa da, eta negua leuna. Barrualdean, bitarte termikoa moderatua da (12º C - 15º C bitartean), itsasoaren eragina txikiagoa delako. Negua hotzagoa da kostaldean baino.